TrepetakTrikimailuak

Oporgailuak #3: eguzki-poltsa

Beroa iritsi da, eta harekin batera hondartzara joateko gogoa, noski.

Gaurko oporgailuak poz handia ekarriko die hondartzan egun-pasa amaigabeak egitea gogoko duten teknopatei, eta —batez ere— hain zaleak izan gabe ere, familiak edo lagunek behartuta horrelakoak egin behar izaten dituztenei.

Hondartzarako betiko poltsa horietako bat da, azpiko aldea inpermeablea duena, baina berezitasun bat badu: albo batean eguzki-plakatxo bat darama, hondartzara eraman nahi duzun edozein gatxet martxan mantentzeko adinako argindarra eman dezakeena. Seguruenik ez du emango bateria kargatzeko beste, bai ordea bateriak karga mantendu eta eguzkipean zaudela lasai tuiteatzen jarraitzeko.

hondartzarako eguzki-poltsa

EntxufeaDiseinatzaileek detaile guztiak pentsatu dituzte eta, irisgarritasun arazorik ez izateko, eguzki plakek ematen duten argindarra kotxeetako kargadoreen moduko entxufe estandar batetik irteten da. Horrela, kotxerako duzun entxufe berbera erabil daiteke gatxetak poltsa honetatik kargatzeko.

Hori bai, inork ez du esan teknopatia merke irteten denik. Solar Beach Tote delako poltsa hau eskuratzeko, 250$ sakrifikatu beharko dituzu (175,75 euro).

[Via: craziestgadgets]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.