Apliak

Instalatu Xuxen Mac OS X sisteman

Mac OS Xen interfaza ezin dugu euskaraz jarri... baina sistemaren zuzentzaile ortografikoari euskarazko testuak zuzentzen irakatsi ahal diogu gutxienez!!!
Instalatu Xuxen Mac OS X sisteman 7 - teknopata.eus

Eguneratua!
2016/04/07:
Instalatzaile automatikoa sortu dugu hau dena errazteko! ;-)
2015/11/23:
Xuxen.eus-ek prestatutako eskuliburura lotura

Instalatu Xuxen Mac OS X sisteman 11 - teknopata.eusMac OS X sistema eragileak dituen gauza on guztien artean, sistemaren zerbitzu gisa dabilen zuzentzaile ortografikoa da bat. Hari esker, edozein aplikaziotan idazten dugun testuen zuzentasun ortografikoa zaindu dezakegu.

Horraino dena oso polita, bai… baina badakizue Apple ez dela oso-oso euskaltzalea. Sistemaren zuzentzaile ortografikoa hainbat hizkuntzatan erabil daiteke, baina Aitorren hizkuntza zaharra ez da horietako bat.

Gauzak horrela, Mac-ean euskara ultrazuzena erabili nahi/behar dugunok oso aukera gutxi dugu: OpenOffice.org zen LibreOffice ofimatika paketeak, Firefox/Thunderbird tandema, eta honezkero guztiz zaharkituta dagoen Office 2008. Nik dakidala, horiek dira euskarazko zuzenketak egiteko aukera duten Mac aplikazioak.

Baina lasai, Mac OS X 10.6 ‘Snow Leopard’ bertsiotik aurrera, oso erraza da sistemari euskaraz zuzentzen irakastea, Hunspell zuzenketa motorea librea eta Xuxen-eko lagunen lanari esker. Ez naiz teknizismo handitan sartuko (berehala konturatuko baitzinatekete ideiarik ere ez dudala!), baina azkar azaltzeko, kontua da Appleren zuzentzaile ortografikoak Hunspell izeneko zuzenketa sistema librea darabilela, OpenOffice.org-k darabilen berbera! Beraz, nahiko da sistemaren zuzentzaileari Hunspellerako zuzenketa hiztegiak ematea, gure Mac-ak euskarazko ortografia zuzentzen hasi ahal izateko.

Prozedura oso erraza da, azpiko pausuei jarraitzea baino ez duzu. Hala ere, informazio gehiago behar baduzu, oso eskuliburu txukuna topatuko duzu Xuxen.eus webgunearen Mac OS X atalean.

        1. Deskargatu Xuxenen Hunspell bertsioa. Bi artxibo dira: eu_ES.aff eta eu_ES.dic.
        2. Hartu bertan bi fixategiak (eu_ES.aff eta eu_ES.dic) eta zure disko gogorreko /Libreria/Spelling karpetan kopiatu.
        3. Ireki sistemaren hobespenak, eta ezarri Euskara sistemaren hizkuntza gisa. Zure sistema bertsioaren arabera Idioma y texto aukeratik egin beharko duzu, edo bestela Idioma y región izenekotik. Kasu bietan, prozedura berdintsua da:
          1. Gehitu Euskara erabil daitezkeen hizkuntzen zerrendara
          2. Behin zerrendan daukazula, arrastatu Euskara zerrendako lehen postura. Bideo honetan ikus dezakezu nola egiten den ezarpenetan “Idioma y Texto” daukaten bertsio zahartxoagoetan.
        4. Hurrengo pausua sistemaren zuzentzaileari euskaraz zuzentzeko eskatzea da. Horretarako:
          • Zure ezarpen panela Idioma y Texto bada:
            1. Aukeratu ‘Texto’ fitxa. Honelako zerbait ikusiko duzu:Instalatu Xuxen Mac OS X sisteman 12 - teknopata.eus
            2. Ziurtatu ortografiako hizkuntzen artean, “Euskara (Librería)” agertzen dela. Hala ez bada, gehitu ezazu “Configurar” aukeratik.
          • Zure ezarpen panela Idioma y Región bada:
            1. Euskara zerrendako lehena jarri ondoren, sakatu “Panel de Preferencias Teclado” botoiari.
            2. Irekiko den panelean, “Texto” fitxa aukeratu.
            3. Ziurtatu ortografiako hizkuntzen artean, “Euskara (Librería)” agertzen dela. Hala ez bada, gehitu ezazu “Configurar” aukeratik. Ikusi hemen:

Kitto! Prest duzu zure Mac-a euskaraz idazten duzunean ere zuzenketa ortografikoak egiteko! Zuzenketa horiek (ia) edozein programatan egin ditzakezu Editar >Ortografía menutik. On egin!!!

 

8 iruzkin
  • leire narbaiza
    2011(e)ko azaroak 1 at 14:12

    Ez dakit zer gertatzen zaion ordenagailuari, baina aspaldi Language & text hori desgaituta baneuka bezala dago eta beti ematen dit errorea zabaldu nahi dudanean. Beraz azken operazioa egitean, ezin, ez dabilelako. Ai, ama! boligrafoak izorratzen zirenean, berria erosi eta kitto!

    Reply
  • agonirena
    2011(e)ko azaroak 1 at 21:45

    Oso ona Joxe!
    Ia appletik gutxiago eta sagarretik gehiago izaten dugun!

    Reply
  • maialen
    maialen
    2012(e)ko azaroak 8 at 14:03

    Kaixo Joxe!

    Orain artean arazorik gabe ibili naiz Xuxen-ekin, baina imac berrian ezin dut office 2004a instalatu (power pc aplikazio bat delako) eta office 2008 eta 2011rekin ez dut lortzen inondik inora Xuxenek funtzionatzea. Eskuz kopiatu ditut fitxeroak eta jarraitu aipatutako pausu guztiak, baina alferrik.

    Ez dakit arazo honekin noizbait topatu zaren. Irtenbiderik bururatzen?

    Reply
  • Sergio Ibarrola
    Sergio Ibarrola
    2015(e)ko abenduak 27 at 16:49

    Eskerrikasko, baina nik arazotxo bat daukat: mac-aren azken bertsioa daukat (capitan), eta “librerian” ez zait “spelling” karpetarik agertzen. Non kopiatuko ditut, bada, eu_ES.aff eta eu_ES.dic artxibo horiek???
    Ea inork lagun diezadaken. Milesker aldez aurretik, badaezpada ere!

    Reply
  • Asier
    Asier
    2016(e)ko urtarrilak 12 at 15:28

    Kaixo
    Mila esker argibideengatik. Nik office2008 dut Mac-ean (Snow Leopard) eta esandako argibideak jarraituta ez dut Oficce2008en euskarazko zuzentzailea aktibatzerik lortzen. Gmailean ere saiatu naiz eta bapez. Zein da arazoa? Infor badaki? MIla esker

    Reply
    • joxe
      2016(e)ko urtarrilak 12 at 16:23

      Kaixo Asier, mila esker zuri bloga bisitatzeagatik! :)

      Zure arazo horiek direla eta, bi kontutxo, beharbada lagungarri suertatuko zaizkizunak:

      1.- OFFICE 2008. Argitaratu berri duten Office 2016n izan ezik, Mac-eko Office-ren aurreko bertsio guztiek Mac OS Xen ortografia sistema ezikusi, eta zuzentzaile sistema propioa erabiltzen zuten. Blogean azaldutako bideak, beraz, ez du balio Office 2008rako. Hala ere, Xuxenen bertsio zaharretan begiratzen baduzu, ikusiko duzu badela ‘Office X/2004’ bertsio bat. Beharbada horrekin saia zaitezke, ea Office 2008rekin ere bateragarria den (uste dut ezetz, baina tira…). Alternatiba moduan, oso-oso-oso gomendagarria da Microsoft Office-ren ordez LibreOffice informatika paketea erabiltzea. Erabat bateragarria da MSren formatuekin (.doc eta .docx ireki eta gorde ere gorde ditzake), euskaraz dago, noski, eta %100 libre eta doakoa da.

      2.- Gmail irekitzen duzunean, zer nabigatzaile erabiltzen duzu? Kasu honetan ere, Firefox erabiltzea gomendatzen dizut: %100 libre eta doakoa, euskaraz ere badago, eta Xuxenekin oso ondo moldatzen da

      Animo! :)

      Reply
  • fernando lopetegi
    fernando lopetegi
    2016(e)ko martxoak 1 at 15:56

    Epa!
    nik ere “Capitan” daukat eta aurkitu dut speeling karpetara iristeko modua…”finder” edozein lehiotan IR eta segidan ALT…Bertan agertuko da Biblioteca eta barnean Spelling.
    Halare nik kopiatu ditut bi artxiboak, txt luzapena kenduz, Speeling karpetan eta beste Pause guztiak jarraituz ez da agertzen inolaz re. Euskara (Libreria)…hor nago zintzilik!!! haserre!!!

    Reply
    • joxe
      2016(e)ko martxoak 5 at 14:23

      Epala Fernando!

      Beharbada okerreko karpetan sartu dituzu artxiboak… edo okerreko artxiboak erabiltzen ari zara!

      • Aipatzen duzun ‘Ir’ menú horretan, aukeratu “Ir a la carpeta” aukera, eta hor idatzi: /Library. Horrek Sistemaren Library karpetara eramango zaitu, ez zeure erabiltzailearen Library karpetara…
      • Bilatu agertuko zaizun karpetan Spelling izenekorik dagoen. Ez badago, sortu ezazu (administratzaile baimena beharko duzu)
      • Bertan sartu eu_ES.aff eta eu_ES.dic artxiboak. AIpatzen dituzun ‘txt’ bukaera horiek nik ez ditut inondik inora ikusi, Ondo jarraitu dituzu pausu guztiak?

      Beharbada txarra ez Xuxenen webgunetik pasatu , artxiboak berriz jaitsi, eta pausu guztiak arretaz jarraitzea…

       Animo!

      Reply
  • Xuxen 5 Mac instaladorea – Teknopataren txokoa
    2016(e)ko apirilak 7 at 08:28

    […] oker ez banabil, Xuxen zuzentzaile ortografikoa Mac ordenagailuetan instalatzeko azalpena da blog honetako edukirik bisitatuena azken bolada […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.