Komunikazioa

Doako prentsaren kongresua (2): diagnostiko orokorra

Doako prentsaren kongresua (2): diagnostiko orokorra 1 - teknopata.eus
Bakker, jardunaldi batzuetan Kanadan

Aurrekoan kontatu nuen bezala, irekiera ekitaldiaren ondoren diagnostiko orokorrei iritsi zitzaien txanda. Lehenengo azalpena Piet Bakker doktoreak egin zuen. Herbeheretatik zetorren Bakker, Amsterdameko Unibertsitateko Amsterdam School for Communications Research delakotik. Hogeschool Utrechteko Research Center form Journalism & Media delakoan ere badihardu Bakkerrek. Ponentzian, doakoen historiaren errepasua eta gaur egun bizi duten krisiaren hainbat alderddiren aipamena egin zuen:

Historia apur bat

Bakkerren arabera, honela labur daiteke (gutxi gorabehera) doako egunkarien mugimendua:

  • 1995 Metro Stockholm. Aitzindaria-edo.
  • 97-98 hasierako zabalkundea: Finlandia, Txekia, Alemania, Hungria
  • 99-2000 eztanda: %25eko hazkundea urteko. 2004rako, 100 titulu ezberdin daude, 35 herrialdetan, eta guztira 15 milioi aleko botaldiarekin.
  • 2004-2006 urrezko aroa: 220 titulu, 50 herrialdetan, 36 milioi aleko botaldia. Herrialde askotan lau titulu ezberdin ere, merkatu berberean lehian.
  • 2007 merkatuaren saturazioa: Europan ezin gehiago hazi, ezta lehia gogorrari eutsi. Itxieren hasiera. Hazkundea: %15ekoa 2007n, eta %4 2008n. Merkatu berrial bilatzeko garaia: Hegoafrika, Hegoamerika, …

Zeintzuk ari dira ixten?

  • Arratsaldekoak (albisteak goizean jaso direlako)
  • Eredu defentsiboak. Leku askotan, ordaindu beharreko betiko egunkarien argitaratzaileek doako azpiproduktuak atera dituzte gainontzeko doakoen publizitate merkatua apurtzeko helburu soilarekin: publizitatearen prezioak nahita jaitsi dituzte, kalitateari ez diote batere erreparatu… Horiek normalean loru egin dute beste doakoak merkatutik erretiraraztea eta, behin hori lortuta, desagertu egin dira.
  • Kirol egunkariak: Kirol publizitatearen munduan taldeen esponsorizazioek-eta funtzionatzen dute ohiko publizitatea baino askoz gehiago.
  • Merkatuan sartu diren azkenak
  • Etxez etxe banatzen direnak. Euskal Herriko tokiko aldizkarietan ondo ikasi dugunez, etxez etxeko banaketa buruhauste iturri agortezina: banaketa garestia da, zailtasun tekniko handiak ditu…

Ordezkatzea dela eta

Bakerrek dioenez, ordezkatzea (doako egunkariek ordaindutakoen papera hartzea) minimoa izan da. Ordaindtakoen zirkulazioa jausten ari da, baina fenomeno hori doakoak sortu aurretik hasi zen, 90eko hamarkadaren hasieran. Doakorik gabeko herrialdeetan ere, ordaindutakoak jausi egin dira. Ez dago harreman zuzenik ordaindutakoen jaitsiera eta doakoen agerpenaren artean. Espainiako kasuan, ordaindutakoek irakurleria nahiko egonkor mantendu dute, doakoena igo den arren.

Suitzan, irakurle gazteek doakoak aukeratzen dituzte, ordaindutakoa helduek hartzen dute. Doako prentsak gazteen merkatura zabaldu ditu egunkariak.

Holandan: 3 milioi lagunek irakurtzen dute prentsa:

  • Milioi batek doakoa soilik
  • Bi milioik doakoa eta ordaindua

Zulotik irteteko estrategiak:

Eredu defentsibotik eredu kooperatibora pastu beharraz mintztau zen Bakker. Orain arte, eta Espainian bereziki, ordaindutako prentsak lehia gogorra mantendu du doakoaren kontra: merkatua apurtzeko sortutako kabezerak, legezko ekimenak doakoen banaketa eragozteko….

Aurrerantzean, berriz, bidea elkarlana dela dio Bakkerrek: eredu mistoak (argitaletxe berberak ordaindutako eta doako tituluak ateratzea), asoziazioak sortzea, eta abar. Ordaindu beharreko prentsa argitaratzaileek abantaila omen dute horrelakoetan hasteko, eta gaur egun, doakoen zirkulazioaren (botaldiaren) %55 kontrolatzen dute.

Erronkak:

  • Lehia gogorra: estatu askotan lau eta bost kabezera ere ari dira merkatu bererarengatik lehian. Eredua oso gogorra da eta ez du aukerarik emango gaur egungo guztiak bizirauteko.
  • Bizirauteko gakoak: bi alderdi nagusiri erreparatu behar zaie: edukiei (espezializazioa behar da: kirolak, negozioak, finantzak…) eta kalitateari (baina kalitate baremo estandarrak ere zehazteke daude).
  • Banaketa: Arratsaldekoak eta etxez etxekoen planteamendua berrikusi behar da, bideragarri egiteko. Zabalik dagoen beste aukera bat asteburuko argitalpenak sortzearena da.
  • Hazkunde tasa gaur egun -1%, -2%. Merkatua saturatu egin da, eta datozen urteotan titulu asko desagertuko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.