Isiltasun arraroa egon da gaur egongelan. Kostatu zait zer zen argitzea, baina tartetxo baten ondoren konturatu egin naiz: Rodiren, gure mini-hamsterraren tartekako karraskak eta joan etorriak falta ziren. Susmo txarra hart dut, atzamarra sartu dut kaiola barruan zuen etxetxoan eta… uh-oh… mugimendurik ez.
Etxetxoari teilatua kendu eta hantxe aurkitu dut gaixoa, bolatxo bat eginda, lotan moduan… baina erabat gogortuta. Pena handia eman dit hain bizia izan den kakanarrua han seko ikusteak.
Enpin, bihar lobatxoari azaldu beharko. Plazerra izan da, Rodi!
