Ez ez, oraingoan ez naiz Google ahalguztidunaz ari. Aitortu egin behar dizuet: zuen artean Googleren beldurra zabaltzen nuen bitartean, mundua menderatzeko plan makiabeliko bat egiten ibili naiz, eta duela gauzatu da plan horren beste urrats bat. Mwahahahahaha!
Izan ere, mundua menderatu nahi duen edozeinek ondotxo dakienez, helburu hori lortzeko nahitaezkoa da lehenengo eta behin hedabideak menderatzea. Eta horretan nabil neu ere, astiro baina etengabe, erabateko dominazioaren bidea urratzen: Aizu! aldizkaria, Bilbo Hiria Irratia, Gaur8… eta orain Euskadi Irratia ere bai! Zuenak egin du!

Joan den igandean izan genuen estreinaldia Josik, Benitok eta hirurok Amarauna saioko blogarien tartean. Denbora di-da joan zitzaigun eta, hasierako nerbioak kenduta, primeran pasatu genuen Amarauneko neskekin solasean. Norberaren aurkezpentxoa egin eta gero, prestatuta genituenak baino gai gutxiago komentatzeko denbora izan genuen egia esan… Bruselakoen saiakera blogosfera arautzeko, EKEren ekimena Second Lifen, Youtuberen ‘In my name’ kanpaina… eta ya! Joe, hurrengorako ordu eta erdia beharko dugu gutxienez!
Solasaditxoa hona ekartzeko asmoa nuen baina, badakizue, teknikaren imponderableak. Makina grabatzeko programatuta utzi eta bueltan: “Hard Disk Full” Putza! Horrela ez dago mundua menderatzerik! Eskerrak Patxitrapero fin-fin ibili dela!
Trukean, argazki bat utzi dizuet hor jarrita. Josi ni baino teknopatagoa da!!!
Eta nik zuek baino ile gutxiago. Buaaaaaaaaaaaaa!
Bueno, ez larritu. Mundua menderatuta dugunean, kristo guztiak ‘zerora’ eraman beharko du ilea, dekretuz! :P
Nerea “hard disk half full” zegoen egun horretan. On egin!
Eiii!
Eskerrik asko Patxi! Eskerrak baten batek ganorazko diskoa dauakala!
Joxe: gustura eta labur.
Ez dakit euskaraz nola esaten den “lo bueno y breve…”
Baina gurea arina bezain mamitsua izan zen ezba?
Hurrengorarte (grabatu ala grabatugabe!!!)
Josi