Astrologoek-eta esaten dute zenbait planeta lerrotzen direnean oso-oso gauza txarrak, edo oso-oso onak, gertatzen direla. Niri ere antzera gertatzen zait batzuetan: lantzean behin, oso ondo jakin barik, laneko kontuak eta zaletasunak ‘lerrotu’ egiten dira, eta lerrotze horietatik txinpartak ateratzen dira.
Okasio berezi horietako bat izaten da ikus-entzunezkoen rallya, aurten hasita Kameratoia izena hartuko duena. Topaguneak antolatzen duen bideo lehiaketan, parte hartzaileek hamar orduko epea dute gehienez hiru minutuko bideo baten gidoia idatzi, irudiak grabatu, edizioa egin eta lana bukatuta entregatzeko. Hori gutxi balitz, lan guztia egunean egiten dela ziurtatzeko, jarraitu beharreko gai bat ere jartzen da, eta bideoetan derrigorrez agertu behar diren zenbait irudi ere ematen dira, lehiaketa egiten den lekuarekin lotutakoak. Tranparik egon ez dadin, gaia eta ezaugarri horiek egunean bertan jakinarazten dira.
Egundoko giroa egoten da goizean goiz hasita: gazte koadrillak urduri, bakoitza ordenagailu, kamera, tripode, mikrofono, mozorro eta abar luuuuzearekin gora eta behera. Elkarrekin eztabaidatzen gidoia nola josi, irudiak non grabatu, lana nola banatu… lehiakideen arazo teknikoak konpontzen laguntzeko ahaleginetan, elkarri materiala uzten… enpin, egundoko saltsa eta, onena, era guztietako ordenagailu, kamera eta bestelako gatxetolizunkeriez inguratuta. Zer gehiago eska dezake nilako teknopata sendaezin batek?
1.500 euroko saria? 1.200ekoa? 900ekoa akaso? Sari potoloak benetan, orain parteko parte hartzaileek erakutsi duten talentoaren neurrikoak. Eta saririk eskuratu ezean ere, mundu guztiak esaten du primeran pasatzen duela. Ez da gutxi, ezta?
Nik ezin dut parte hartu, baina irakurleon artean inor animatzen bada, gaur bertan ireki da 2008ko edizioan izena emateko aukera, eta azaroaren 28an amaituko da. Gehiago jakiteko, jo zuzenean Kameratoiaren webgunera.
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=Gf8GIMEADZ8]
Ondo, ondo.
Aurten be ondo pasatzera goiaz!
Azkenean pentsatu dozue zeozer, aurkezten diren lanen lizentzia motakin ta eskubideekin ta hori dana?
Ale ba!
Donostin egongo gare!
Aupa, aupa! :)
Egia esan, nahikoa lan izan dugu lehiaketaren alde ‘mekanikoa’ antolatzen (aurten Sonia bajan dugu, lotuta zeuden babesleak azken orduan erori dira, Kontseiluaren abenduaren 13ko ekitaldiarekin bat ez egiteko saiakerak…) eta bestelakoei ez diegu larregi erreparatu.
Nik neuk uste dut egokiena lan guztiei Aitortu-Ez merkataritzarako-Partekatu berdin lizentzia ezartzea izango litzatekeela, baina egia esan ez dugu komentatu. Ea 13rako zerbait zehazterik daukagun.
Enpin, hasi bateriak kargatzen! ;)
[…] garaian kontatu nizuen bezala, abenduaren 13an izan zen Donostian KAMERATOIA’ 08, Topaguneak antolatutako Euskal Herriko […]