Bueno, joan da astea, konturatu gabe, joan dira bost lanegunak, eta haiekin batera egun bakoitzari zegokion galdera ere bai.
Eskerrak eman nahi dizkizuet parte hartu duzuen 14 lagunoi, nire instintu sadikoei irteera ematen laguntzearren, jejeje! Ikusten dudanez erraz samarra izan da jokoa, nahiko ondo ibili zarete erantzunak ematen!
Baina harira, hauek izango dira zozketarako zenbakiak: gogoratu zenbaki bakoitza duzuela erantzun zuzen bakoitzeko, eta beste bat bost erantzunak zuzenak izanez gero. (Txargainek eta Derzu_Uzalak baino ez dute hori lortu. Mania hartu ahal diezue nahi baduzue).

DAtorren astean egingo dut zozketa, streaming bidez ahal badut. Proba batzuk egin behar ditut erabakitzeko zer sistema erabili! ;-)
Nora joango ote da katulapikoa? :-)
Streaming! Estrimin! #SoftAskeaEuskaraz.eus (;-D
RT @joxe: ZOZKATU: zozketarako zenbakiak http://t.co/zpbXlCfMSA