Joer, espero baino askoz ere azkarrago lortu dut iMaca saltzea. Mila esker interesa adierazi duzuen guztioi!
Excusatio non petita
Zuena ere ez da oso txukuna izango, baina hitz ematen dizuet nire 2021 EGANen Queen bertsioak baino okerragoa izaten ari dela.
Badakit kapitalismoaren atzaparretan erabat jaustea dela, baina niri, halako egoeratan, gauza garesti eta ez-oso-beharrezkoak erosteko gogoa izugarri pizten zait. Eta -zeozergatik naiz teknopata- trepetak begiratzen hasten naiz. Total, urte osoan pilatutako bajoiari oporren ostekoa batu zaiola, eta ez zait beste erremediorik geratu teknogutiziak bilatzen hastea baino. Eta hara non, oso-oso-oso prezio onean topatu dudan Mac Mini bat, Appleren M1 txip berria daramana.
![[SALDUTA]: iMac 21'5" late 2015 7 - teknopata.eus [SALDUTA]: iMac 21'5" late 2015 6 - teknopata.eus](https://www.teknopata.eus/wp-content/uploads/2021/09/20200717_114608-600x338.jpg)
Aspalditxotik nenbilen internet osoak gau eta egun haren loriak kantatzen pasatzen duen M1 txip berri hori probatzeko jakin-minez. Eta gainera, etxeko eskritorioak, ‘setupak’, oihuka eskatzen du berregituratzea: berez nahiko kargatuta nuena, telelanaren ondorioz NASAko kontrol gela ematen baitu.
Beraz, ba hori, ordenagailu berria erosten bukatu dut, eta orain arte erabiltzen ibili naizena, irudian ikusten den iMaca, salgai jartzea pentsatu dut, seguru bainago oraindik asko eman dezakeela.
21,5 hazbeteko iMac, 8/256, Retina Display, 2015ekoa
Bere labekadako gamaren erdiko modeloa da, ofimatika lanetarako nahikoa eta soberan ematen du, irudiak eta audioa editatzeko ere soberako ahalmena dauka, eta bideoekin oinarri-oinarrizko lanketak ere egin ditzake. Hona bere ezaugarri zehatzak:
![[SALDUTA]: iMac 21'5" late 2015 9 - teknopata.eus [SALDUTA]: iMac 21'5" late 2015 8 - teknopata.eus](https://www.teknopata.eus/wp-content/uploads/2021/09/imac-about-600x364.png)
- iMac 21,5″, late 2015 modeloa, 2016ko apirilean erositakoa
- 2,8 GHzko 4 nukleoko Intel Core i5 prozesagailua, 3,3 Ghz bitarteko Turbo Boost funtzioarekin
- 8 Gbko RAM memoria, DDR3
- 256 Gbko SSD diskoa
- Txartel grafiko integratua: Intel Iris Pro 6200
- 21,5 hazbeteko pantaila, ‘Retina DIsplay’, 1920×1080 pixel, distiratsua
- Haririk gabeko teklatua eta sagua
- 4 USB3 ataka (USB A)
- 2 Thunderbolt / USB4
- Gigabit Ethernet
- WiFi
- Bluetooth
- Webkam, mikro eta bozgorailuak
Dena bere jatorrizko paketean, dokumentazioa eta pegatinatxoak dakarren sobretxoa barne.
Sistema eragilea zerotik berrinstalatuko diot. Erosleak nahiago duena:
- berez zekarren Mac OS X 10.11 ‘El Capitan’
- orain daraman bertsioa, berriena: macOS Big Sur 11.5.2
![[SALDUTA]: iMac 21'5" late 2015 10 - teknopata.eus iMac 21'5" salgai](https://www.teknopata.eus/wp-content/uploads/2021/09/imac-salgai-600x344.jpg)
Esan bezala, ezin egokiagoa da ofimatika edota eskolako lanetarako, eta multimedia lan arinetan ere oso ondo moldatzen da. Intel prozesagailua daramanez, aukera du Windows edo Linux ere instalatzeko, macOS sistemarekin batera edo, emulazio programaren bat erabiliz, macOS sistemaren ‘barruan’.