Gaurkoan, asmakizuna tokatzen da. Zer da gaurkoan aurkitu dudan traste hau? Zertarako balio du? Hona hemen traste misteriotsua erabiltzeko jarraibideak, bederatzi urrats ezin sinpleagotan:
Ideiarik bai…?
…ez?
…ondo da, erantzun zuzena zein den jakin baduzu, jauziaren ostean topatuko duzu.
Goiko gidaliburu hori The Brown Corporation (korporazio marroia) izeneko enpresa batek sortutako ‘ShitBox’ izeneko gailuari dagokio. Ingelesez moldatzen bazara, honezkero jakingo duzu zer den, eta bestela, hona pista bat: shit=kaka, box=kutxa.
Euskaraz kakakutxa izango litzatekeena larrialdiko komun ekologikoa da, kalean erabiltzeko bereziki pentsatutakoa. Kartoizkoa, erabat tolesgarria eta batetik bestera erraz eraman daitekeena (35 zentimetroko zabalerako pakete lau-lau batean tolesten da). Kutxaren edukiak ere batetik bestera eraman beharrik ez izateko, erabili eta botatzeko 10 poltsa biodegradablerekin saltzen da, 15,67 liberatan (20 euro inguruan). Nahi izanez gero 10 poltsako pakete gehiago ere eros daitezke libera eta erdian (bi euro inguru).
Akanpadatan eta horrelakoetan erabiltzeko ezin aproposagoa, ezta?
OHARRA: horrenbeste gorozki gora eta behera, South Parkeko Mokordo Jaunarekin akordatu naiz:
Podcast: Play in new window | Download (12.7MB)
Harpidetu! RSS