«Lo digo sin prepotencia: creo que es la primera vez que una campaña de promoción del euskera logra un eco masivo». Patxi Baztarrika Hizkuntz Politika Sailburuordeak dixit. Halaxe izango da akaso, ez dakit; baina, teknopatia kontuetara etorrita, ezin esan (tamalez), pixkabatesmuchorekin lotuta uda hasieran aurkeztu zen kanpaina, klik egin euskarari delakoa, izugarrizko arrakasta masiboa izan denik.
Ekainaren 26an jarri zen martxan klik egin euskarari. Behin eta berriro azaldu zitzaigunez, informatika enpresek (Microsoftek, batez ere) antolatutako kanpaina zen, eta Jaurlaritzaren ekarpena babes morala eta Ukan birusaren irudia besterik ez zen. Kanpainaren ardatzetako bat Windows eta Microsoft Office euskaratzeko maratoia zen. Are gehiago, Microsoft Españako Rosa Garciaren hitzetan, Windows XP euskaratzeko paketeak 50.000 deskarga izan zituen, eta maratoiaren helburua marka hori haustea zen.
Bide txarrean goaz, bada, marka hausteko kontuetan… oraintxe bertan egin diot kukutxo bat kanpainarako jarritako deskarga zenbagailuari eta… ekainaren 26tik hona (bi hilabete eta erdi)… 1688 aldiz baino ez da deskargatu Vista eta Office euskaratzeko paketea.
Datua penagarria da, edonondik begiratuta ere. Interpretazio baikor bakarra bururatzen zait niri: jendeak oso arin bereganatu ditu erakundeak enpresa pribatuen produktuak diru publikoaz lau haizetara sustatzen ibiltzearen aurkako argudioak, eta GNU/Linuxera pasatu dira ordenagailu erabiltzaile euskaldun guztiak, sistema osoa euskaraz, dohainik eta ganoraz izateko.
Izan ere, azalpena aurreko hori ez bada, alternatibak triste baino tristeagoak dira eta. Zergatik izan dituzte hain deskarga gutxi Vista eta Office berriak euskaratzeko artxibo horiek? Hona niri bururatzen zaizkidan arrazoietako batzuk, orden zehatzik gabe:
- Erabiltzaile euskaldun gehienok ordenagailua lanean baino ez dugulako erabiltzen, eta han ezin dugulako ezer instalatu.
- Etxean erabilita ere, deskargatzeko prozedura hain korapilatsua delako (eta horrenbeste segurtasun egiaztatze behar dituelako) ezen azkenean errazagoa baita Ubuntu osoa deskargatu eta instalatzea.
- Kanpainaren komunikazioa hutsaren hurrengoa izan delako.
- Windows + Birusa batuketak ez diolako inori batere lasaitasunik ematen, birusa munduko jatorrena, euskaldunena, disenuzkoena eta pixkabatesmuchoena bada ere.
- Vista ez duelako inork erabiltzen, mundu guztiak XPrekin jarraitzen du eta.
- Erabiltzaile euskaldunek, Luistxo Fernandezek bezalaxe, euskarazko jana nahiago dutelako, menuak baino.
- Uda hondartzara joateko delako, eta ez pantaila aurrean klik-klik-klik ibiltzeko.
- Euskaldun jatorrek ez dutelako ordenagailurik ibiltzen.
Lagunduko didazue argitzen? Zer gehiago bururatzen zaizue horren deskarga gutxi egoteko? Eta, batez ere, zer ondorio izan dezake honek euskarazko software jabedunaren munduan?
Egin klak euskarari :/…
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak pixkabatesmucho kanpainak izandako oihartzuna azpimarratu zuen atzo. Inguru teknopatara etorrita, ordea, Joxe Rojasek baditu aipatu oihartzuna zalantzan jartzeko argudioak….
Baztarrikaren irribarrea….
Azken denboraldi honetan gure Patxi, han eta hemen ari zaigu bere departamentuko "arrakasten" berri ematen. Dena den, Sustatun agertutako albisteak eta albiste horri egindako iruzkinak edo komentarioak argi uzten dute arrakasta hitza erabilt…