NabarmenakTrikimailuak

Nola euskaraldizatu zure abatarra bost pausu errazetan

Sare sozialetako avatarra Euskaraldirako moldatzeko jarraibide errazak.
Egokitu zure avatarra euskaraldirako

Egunotan askok galdetu didazue nola egiten den sare sozialetan erabiltzen ditugun abatar edo argazkitxo horietan batzuk erabiltzen dugun Ahobizi edo Belarriprest eraztuna jartzeko.

Batzuei Twitter bidez ere erantzun dizuet, modu azkar eta eroso bat badagoela, Twibbon webgunearen bidez, baina gerora konturatu naiz hainbat arazo dituela, batez ere pribatutasunari dagokionez:

  • Ezinbestekoa da Twitter edo Facebook kontua izatea. Beharbada batzuek ez duzue izango, eta abatarra beste nonbait erabiltzeko nahi duzue.
  • Behin webgunean sartuta, baimen gehiegi eskatzen dizkigu aurrera egiteko. Zuek zeuek ikusi:
Twibonnek eskatzen dituen baimenak Twitter kontuarekin sartuz gero. Gehiegitxo irudi sinple bat erabiltzeko!
Baimen lartxo iruditxo bat editatzeko, ezta? 🤔

Total, pentsatu dudala hobe dela gauza bera eskuz egiteko modu bat azaltzea. Denbora apur bat gehiago beharko duzue, baina ez diozue zuen arima inori saldu beharko!

Nola sortu zure Belarriprest edo Ahobizi abatarra Pixlr erabiliz

Gure Belarriprest edo Ahobizi abatarra sortzeko, hiru osagai beharko ditugu:

  • Gaur egun erabiltzen dugun abatarra.
  • Belarriprest edo Ahobizi irudia. Hemen duzu ZIP artxibo bat bi bertsioekin.
  • Irudiak editatzeko programa bat. Azpian azalduko dizkizuedan pausuak berdin-berdin egin daitezke, adibidez, macOSeko Preview edo Windowseko Paint3D programak erabiliz. Erabaki dut online zerbitzu batekin jartzea adibidea, ‘unibertsalagoa’ izateko. Pixlr.com irudiak editatzeko webgune bat da, Photoshop moduko bat, egin nahi dugun lan sinple hau oso erraz egiten lagunduko diguna.

1. Ireki Pixlr webgunea

Pixlr.com webgunea onlineko irudi editore bat da.

Ireki zure internet arakatzailea (Firefox gomendatzen dizuet), eta bisitatu Pixlr.com webgunea.

Ikusiko duzunez, bi aukera eskaintzen dizkigu: editore aurreratua ala sinplea erabiltzea. Egin nahi dugunerako, nahiko dugu sinplearekin (Pixlr X).

2. Ireki zure abatarreko irudia

Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 8 - teknopata.eus

Pixlr X irekitzen denean, OPEN IMAGE botoi handi bat ikusiko duzu, editatu nahi duzun irudia irekitzeko. Oinarri gisa, eraldatu nahi duzun abatarreko irudia erabiliko dugu, hau da, zure aurpegia ikusten den argazkia. Sakatu OPEN IMAGE botoiari eta kargatu zure abatarra. Halako zeozer ikusiko duzu pantailan:

Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 10 - teknopata.eus

3. Gehitu Ahobizi edo Belarriprest ‘eraztuna’

Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 12 - teknopata.eus

Orain egin nahi duguna da ireki berri dugun irudiaren gainean beste bat txertatu. Horretarako, ezkerretara ikusten den botoietako azkenari sakatuko diogu, ‘Add Image’. Hiru aukera berri irekiko zaizkigu, eta Browse sakatuko dugu.

Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 14 - teknopata.eus
Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 16 - teknopata.eus

Zer artxibo ireki nahi dugun galdetzen digunean, Ahobizi edo Belarriprest irudia aukeratuko dugu. Koadro berri bat irekiko zaigu, galdetzen irudi berriarekin beste dokumentu bat ireki nahi dugun, ala lanean ari garen dokumentuan gehitu nahi dugun. Bigarrena hautatuko dugu, eta listo! Zailena egina daukagu:

Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 18 - teknopata.eus

4. Doitu irudia

Orain, nahi eta behar badugu, gainjarri dugun irudiaren tamaina doitu dezakegu, azpikoa osorik estali dezan. Horretarako, Ahobizi edo Belarriprest ‘markoko’ izkina urdin horietatik tiratzea baino ez dugu.

Zer rol hartuko duzu euskaraldia amaitu arte?
Kasu honetan, izkina zuri horiek barrurantza mugituko ditugu, koadro zuriaren izkinekin bat egiteko. Bat datozenean, ENTER teklari sakatu eta listo.

Bi irudiak ondo ajustatuta ditugunean, beharrezkoa bada, geratu zaigun irudia moztu dezakegu, erabat karratua izan dadin. Horretarako, ezkerreko barrako ‘Crop’ botoia erabiliko dugu, hirugarrena. Sakatu ondoren, izkina zuriak mugitzea baino ez dugu, geratuko zaigun azken irudiaren tamaina egokitzeko. Izkinak nahi ditugun lekuan daudenean, Enter teklari sakatu eta Pixlr-ek irudia moztuko digu.

5. Deskargatu irudia zure ordenagailuan

Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 21 - teknopata.eus

Behin emaitzarekin pozik gaudenean, azken pausu bat baino ez zaigu falta: sortu dugun irudia gure ordenagailura ekartzea. Horretarako, pantailaren beheko aldean, eskumatara ikusiko dugun SAVE botoiari sakatu behar diogu. Orduan beste koadrotxo bat ikusiko dugu, irudiari nahi dugun izena eman, eta artxiboaren formatua aukeratzeko (PNG gomendatzen dizuet).

Nola <i>euskaraldizatu</i> zure abatarra bost pausu errazetan 23 - teknopata.eus

Dena prest daukagunean, DOWNLOAD botoi urdinari eman, eta listo, ti-ta batean gure deskargen karpetan izango dugu abatar berria, nahi dugun lekuan erabiltzeko. Jarduera soziala hain mugatua daukagun honetan, komeni da bai, txapa fisikoaz gain, birtuala ere erabiltzea, sare sozial, mezularitza aplikazio eta halakoetan! :)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.