Nire modukoak bazarete, buruari bueltaka ibiliko zarete egunotan, printzipioz ezertarako behar ez duzue EeePC bat erostea justifikatzeko aitzakia bila. Gaur, bada, oso ideia ona irakurri dut Engadget blogean. Asusen txikitoa oso erraza omen da amortizatzen. Hona pausuak:
- Erosi EeePCa
- Joan kutxazain automatiko batera
- Ireki kutxazaina
- Konektatu EeePCa kutxazainaren txartel irakurgailuarekin
- Izorratu inguruko beste kutxazain guztiak
- Eta ale, dirua irabaztera!
Beno, hori bai, kontuz ibili ordenagailua berreskuratzean, bestela Brasilgo papao hauei bezala gertatuko zaizue!