237 teknopatok hartu duzue parte bederatzi@2009 bozketan eta 690 bozka utzi dituzue guztira. Lehenengo eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet guzti-guztioi, jolas honetan parte hartzeagatik.
Hautagaiei, berriz, zorionak. Sarean oso erraz agertzen eta desagertzen dira proiektuak, eta urtea amaitzean baten bat norberak egindakoarekin gogoratze hutsak ere sekulako meritua du. Ea aurten ere 2009an bezainbeste proiektu berri sortzen ditugun euskaraz!
2009ko bederatzi aukeratuak ondoko hauek dira. Zorionak ber bi guztioi eta segi horrela!
Taupada
Euskaldunen arima elektronikoak pizten, house saioak euskaraz bizi ahal izateko ekinean dabilen kolektiboak lortu du bederatzi onenen artean lehendabiziko postua.
Jasotako bozkak: 71 (parte hartzaileen %30)
NickdutNik
Factoria Crossmediak ETB3rako ekoitzitako web kulturaren inguruko saioa bigarren postuan geratu da egun askotan jaun eta jabe izan ostean.
Jasotako bozkak: 64 (parte hartzaileen %27)
AnHitz
Hirugarren postua denbora asko bigarrenean eman duen AnHitz proiektua izan da, Euskararentzako hainbat hizkuntz teknologiaren erakusgarria (ahotsaren sorkuntza, ahotsaren ezagutza, galderen erantzutea, bilaketa eleanitza, itzultzaile automatikoa…), nazioartean saritua izan dena.
Jasotako bozkak: 60 (parte hartzaileen %25)
Xuxen Bizkaieraz
Zerrendako laugarren posizioa Labayru Ikastegiak, Elekak eta EHUko IXA ikerketa-taldeak garatu duten Xuxen zuzentzaile ortografikoaren bizkaierazko ediziorako izan da. Akabo ortografia arazoak!
Jasotako bozkak: 55 (parte hartzaileen %23)
EuskalMapa.com
Bosgarren lekuan EuskalMapa geratu da, OpenStreetMaps kartografia sistema librearen inguruko euskarazko bloga.
Jasotako bozkak: 52 (parte hartzaileen %22)
Hitzokei
Internautok auzolanean asmatutako hitz berrien bildumak seigarren postua lortu du. Badirudi sormenak ere baduela txokotxo bat sarean, ezta? ;)
Jasotako bozkak: 47 (parte hartzaileen %20)
GrebaOrokorra.info eta ZuZeu.com
Zazpigarren postuan berdinketa izan dugu (urtero izaten da horrelakoren bat). Kazetaritzarekin lotutako bi proiektuk konpartitzen dute ohorea.
Jasotako bozkak: 42 (parte hartzaileen %18)
Gipuzkoako argazki zaharrak lizentzia libreaz
Zortzigarren postuan erakunde publikoek sustatutako ekimen bat aurkitu dugu lehen aldiz. Gauzak hobetzen ari diren seinale?
Jasotako bozkak: 36 (parte hartzaileen %15)
Tokiko.tv
Zerrenda ixteko ardura, azkenik, tokiko telebisten elkarteak sortutako internet bidezko kanalari egokitu zaio. Zoriona hauei ere bai!
Jasotako bozkak: 42 (parte hartzaileen %18)
Horraino lehen bederatziek osatutako zerrenda, baina hautagai gehiago ere baziren, eta denek izan dute bozkaren bat edo beste. Lehen bozketa zegoen orrian aurkituko duzue orain emaitzen zerrenda osoa.
Bide batez, teklatu berdea irabazteko asmoa adierazi duzuenon arteko zozketa aste honetan bertan egingo dut… baina ez zait bururatzen nola! Iradokizunik?
Zorionak guztioi,
egia esan behar badut TAUPADA ez nuen ezagutzen baina ez du itxura txarra.
NickdutNik argi neukan lehen postuetan geldituko zela, oso ideia ona iruditzen baitzait; badago horrelakorik beste telebista kateetan? Nik behintzat ez dut ezagutzen.
Sorpresa jaso dut EuskalMaparekin, uste nuen lehen hiru postuetan azalduko zuela, baina beno herriak horrela bozkatu badu zerbaitengatik izango da.
Berriro ere Zorionik beroenak guztiei eta baita zuri ere Teknopata; horrelako gauzak aurrera ateratzeagatik :-)
Beste behin ere, gurean sorkuntza sobera badagoela demostratu da.
Teknopata beti bezain ezkor agertzen zaigu udazkenean, eta neguak giroa berotzen du gero. Haize egokitua… sareko haizeak oraindik gogor jotzen duelako gurean.
Poztekoa da, gero eta aukera gehiago eta partehartze handiagoa delako, besteak beste.
Nago ni, hala ere taupadarenak ez digula bihotza hunkitu. Ezagutzen ez ditugu bozkak izan dira gehienak… baina hala ere, balio du, proiektu interesgarri bat ezagutzeko.
Sareak hori ere badu.
Azkenik, denbora kontuengatik… bederatzi honetatik at geratu den ekimen bat…. bere horretan oso potente bilakatzen ari dena:
http://www.egunkarialibre.info
Bederatzitik Hamarrera… ea guztion artean zabaltzen dugun, hamaika aldiz.
biba zuek!
[…] ohikoa bihurtzen ari den euskal blogosferako ekarpen nabarmenenak aipatzeko ekimenearen bederatzi@2009 emaitzak plazaratu […]
Aupa zuek!!! urte barri on!!! Taupada kolektiboaren izenean euskal sareko ekimenak zabaltzen ari zaretenoi mila esker!!! baita bereziki Teknopatari ere bere iniziatiba aurrera eramateagaitik guztion mesederako.
Bestalde, Gaztelumendiren komentarioa irakurri ta gero, ez dugu ulertzen “ezagutzen ez ditugun bozkak” esaldiaren esanahia. Guk dakigula bozkak sekretoak dira eta sarea librea da. Hala ere eskerrik asko interesgarria iruditu bazaizu ekimena, zu eta beste jendearen oneritziak aurrera egiteko indarra ematen digu.
[…] hartu duzue parte, eta esan behar dut neurri batean behintzat kezkagarria iruditzen zaidala datua: iazko edizioan baino 85 ‘hautesle’ gutxiago parte hartu duzue aurten. Beharbada arrazoia eman beharko zaie blogosferaren moteltzeaz hitz egiten […]