BlogosferaKolaborazioak

Blogariak Amaraunean, 2009/04/26

Benitok ezin etorria gaur, eta beraz Josi eta biok egon gara Bilbon, Miramonetik zuzenean aritu den Iturrirekin batera. Oporrak eta etxeko konponketak direla eta, deskonektatu samar dabilela esan digu Iturrik, baina ez da batere igarri, egia esan. Gai piloa genuen zerrendan, beti bezala, eta bata bestearen atzetik joan dira azalpen handirik egiteko astirik gabe. Gaietako batzuk, hala ere, luzerako eman dezakete:

  • EiTBren egoitzan egunotan izan den Nonick Conference. Josi bertan egon da eta saiatu gara esandako guztiaren laburpentxo bat eginarazten, baina gauza asko izan direla esan digu, labur-labur kontatzeko moduan gehiegi.
  • Horrekin lotuta, Euro Blog Awards sarietan IKTeroak bloga finalera iritsi izana ere (gor)aipatu dugu.
  • Patxitraperoren itzulera. Welcome back!
  • Asteon ETB3n estreinatu den nick dut nik saioa ere aipatu dugu, hedabide guztietan agertzeko nire planari buruzkko txantxen artean.
  • UNESCOk zabaldu berri duen Munduko Liburutegi Digitala, mundu guztiko ondare dokumentala bild eta edozeinen eskura jarri nahi duena. Ahoz erdi-aipatu dudan sarrera honetan, seguruena euskal jatorria zuen Acarete du Biscay izeneko batek Rio de la Platara eta handik Perura egindako bidaia kontatzen duen liburua dago, inelesez idatzia, 1696an. (Nik Txinarako bidaia zela esan dut, eta arrain memoria daukadala ere bai!!!).
  • Horren harira, Iturrik kontatu digu Frantziako irakasle batek Madam Bovaryren eskuizkribu guztiak jarri dituela sarean, dezifratzeko laguntza eske.
  • Donostiari buruzko tribiala ere aipatu dugu, baita hor zehar sortu diren beste batzuk ere.
  • Teknopatometroaren azken galdera ere komentatu dugu. Erantzun duzue jadanik?
  • Sustaturen bidez ezagutu dugun ikusi beharreko 99 bitxikerien zerrenda. Tartean tarantulatxoei grazia egin dien bideoa (hor behean duzue).
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=5P6UU6m3cqk]

Hori guztia (eta gehiago ere) 20 minutu inguruan, ez dago  batere gaizki, ezta? Entzun (hor behean klik eginda, EiTB.com webgunean edo iTunes zein RSS jarioetan) eta gero esango duzue.

Play
2 iruzkin
  • Josi
    2009(e)ko apirilak 27 at 19:36

    Egia da Joxe: 20 minututan gidoi osoa jorratu eta gainera ondo pasatu, barrezka bukatuz, ez dago batere gaizki.
    Gaizko daudenak bi gauza dira:
    * Nik Maite Goñi aipatu nuen beste IKTeroak aipatu gabe: Jokin Lacallek argitu dit
    http://friendfeed.com/e/156bd27b-f0ee-4870-a246-07a754e622f2/amarauna-entzuten-josi-IKTeroak-ez-da-MaiteGo-i/
    * Nire bloga ez dago blogsomen, baizik eta blogspoten: ez daukat ezer bere kontran baina… hauxe da nire helbidea:
    http://udaberrigaldua.blogspot.com
    Fin ibili eta laster arte
    Josi

    Reply
    • joxe
      2009(e)ko apirilak 27 at 22:56

      Aupa Josi!

      Eskerrik asko zuzenketengatik: blogsomena ez dakit zelan kolatu zaidan!

      IKTeroen asuntoaz, egia da, azkenean, ‘por extension’ injustizia txikiak egiten ditugu ustekabean, ezta?

      Enpin, horrelakoetan esaten dena, ondo esanak ondo hartu…

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.