Euskal mitologia arakatzen ibili zenean, lamiak eta basajaunak eta galtzagorriak tarteko, Barandiarani izaki mitologiko batek ihes egin zion ezustean. Urkoaristia izaki maitagarri bat da, edozein mesede eskatuz gero, beti ere BAI esango duena. Baina botere magiko ilun bat du: gutxitan bada ere, bera ere mesede eske etortzen da bueltan noizean behin, eta bere magia tarteko, zuk ere BAI erantzun behar diozu.
Eta halaxe bukatu dut gaur goizean ETB1eko Egunon saioan, Korrika Top 23 bozketaren inguruan hizketan:
Gidoiaren ustekabeko bira
Eta hortik aurrera, dena oso arraro joan da! Nire bihotzeko artxienemiga @arkkusoren mezu batzuk jaso ditut eta, konturatu orduko, liada baten erdian nengoen, eta orain bi iragarpen ofizial egin behar dizkizuet:
BAT:
Korrika Top 23an bozka emateko epea igandean amaituko da, martxoak 24, eguerdiko 12:00etan
BI:
Bozketaren emaitzak zuzenean iragarriko ditugu @arkkusok eta biok, igandean bertan, 19:00etatik aurrera, @arkkusoren youtube kanalean.
Hala, esan badut esan dut! Oraindik egin ez baduzu, segi oraintxe bertan Korrikako kanta bozkatzera! Eta bestela ba hori, igandean ikusiko gara!
Basajaun, Kiko Rivera eta Benzema nahastu, eta hortxe urkoaristia! Jeje eta bai, gure Joxerekin noranahira! Baina barakizu zein enbarkadaren zain nagoen ni! 😉