BlogosferaTrepetak

Poken zozketaren irabazlea

Benetan zirraragarria izan da gure pokentxo gorriaren zozketa. Sekulako audientzia izan du zuzeneko streamingak, eta Tele5 ere kontraprogramatzen hastea pentsatu du, bere share-a izugarri murriztu dugulako.

Baina goazen harira: azkenean DEMONOCRAZY izan da bere izenarekin ezin hobeto doan poken gorriaren irabazlea. Zorionak!!! E-mailtxo bat botako dizut bidaltzeko datuak eta eskatzeko, ados?

pokenirabazlea

Gainontzekook, tira, animo! Nahi baduzue, bigarren aukera bat badugu: Poken enpresakoek ofertatxo bat egin didate, eta 12 poken erosiz gero, bakoitza 10 euroan utziko lukete. Nik pare bat gustura erosiko nituzke lagun batzuei oparitzeko… baina 12 larregi dira nire krisi ekonomiarentzat. Animatzen da baten bat nirekin batera eskaria egiten? Hala bada, utzi mezutxo bat post honen erantzun gisa, bale?

Ale ba. Mila esker guztioi parte hartzeagatik, eta zorte hobea hurrengorako! Ah! Eta bota begiradatxo bat Pernan Goñiren komi honi. Bisionarioa da!!! ;D

6 iruzkin
  • Maite
    Maite
    2009(e)ko otsailak 14 at 07:34

    Katxissssssss, Joxeee, ez zait tokatu???? ;-) Beno, ba, ni animatuko nintzateke bat edo birekin. Beraz, beste norbaitek ere nahi badu, bagoaz 4…

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko otsailak 14 at 12:00

    Sentitzen dut benetan, Maite. Bistan da hau ez dela zure astea , eh? Enpin, ea beste hiruzpalau lagun animatzen diren eta paketetxoa erosterik daukagun. Animo!

    Reply
  • Pernan
    2009(e)ko otsailak 14 at 21:16

    Eskerrik asko linkagatik, aipamenagatik, and last but not least, pasarazi zenigun une ahaztezinagatik! kar kar kar!!!!

    Reply
  • haritz
    haritz
    2009(e)ko otsailak 15 at 21:27

    Aupa Joxe!

    Tokatu ez zaidan arren :( eskerrik asko benetan horrelako ekimentxoekin euskal blogosfera alaitzeagatik!

    Ni ere aqnimatuko nintzateke beste bat erosten. Eta, akaso, nik dakidan beste batek ere nahiko luke. Abixatuko diot beraz. Momentuz, 5 goaz ezta?

    12ra iritsi behar orain…

    Eta modeloa aukeratu ahal izango dut!!!! Bai…? Bai…? :P

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko otsailak 16 at 00:20

    @haritz: bueno, lehenengo ea iristen garen dozenara, eta gero gerokoak :P

    Momentuz, nik 6 kontatzen ditut, ezta? Nik pare bat, Maitek beste pare bat eta zuk beste pare bat. Besteren bat animatzen da?

    Igual Google formulario bat edo zerbait jarriko dut apuntatzeko :P

    Reply
  • […] jadanik egun batzuk poken gorri baten zozketa egin genuenetik eta, istoria hasieratik amaierara kontatzearren, hona azken kapitulua: poken gorriaren jabe […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.