Blogosfera

Korrika Top 23!

Aukeratu dezagun guztion artean zein den orain arteko Korrika kanturik onena!
Korrikaren Lekukoa. Azkue Fundazioak Wikimediari utzia.
Arkkusoren Korrika23 Tageko bideoa Youtuben
Nahi baduzu egin klik bideoan, Arkkusoren bideoa ikusi eta, animatzen bazara, erronkari heltzeko!

Aber, aitortuko dut: #señormayor honek ez du bere burua indarrez ikusten Arkkuso artxienemigoak hor zehar bota duen erronkari heldu eta bideo bat egiteko Korrikaren kanta gogokoenak komentatuz.

Baina bai iruditu zait gauza bat egin genezakeela beste gauzatxo bat denon artean: eta bozkatzen badugu zein izan den orain arteko Korrika kanten artean onena?

Hemen azpian utziko dizuet formulario erraz bat. Egin behar duzuen bakarra da 23 kanten artean BAT ETA BAKARRA aukeratu. Gogoratu ondo pentsatu beharra dagoela ze, Iruñek bideoan dioen moduan, hainbat kontu hartu behar dira kontuan: musika aldetik ona den ala ez, letra ona den ala ez, korrika egitera bultzatzeko egokia den ala ez…

Tira! Egin memoria apur bat eta aukeratu zure gogokoena!. Korrika 23 amaitzean itxiko dut bozketa, eta igual Arkkusori berari eskatuko diot Los 40 estiloko bideo bat egiteko! XD

(Memoria freskatu behar baduzu, galdetegiaren ondoren daukazu kantu guztiak entzuteko eta bideoklipak ikusteko aukera)

Bozkatzeko aukera itxita dago jadanik. Mila esker interesagatik!

Korrika 8-22

Erabili bideo zerrendako menua (bideoaren goiko eskumako izkinan) kantua aukeratzeko. (Pirritx eta Porrotxena ez da lehian sartzen!)

Korrika 22 eta 8 bitarteko kantak. (Erabili goiko eskumako ikurra nahi duzuna aukeratzeko).

Korrika 23

Hau fresko izango duzu memorian, baina tira, badaezpada ere! :-)

4 iruzkin
  • mikelgs :mastodon:
    2024(e)ko martxoak 17 at 23:36

    @bloga eman dut nire bozka! 😄👌

  • […] esan badut esan dut! Oraindik egin ez baduzu, segi oraintxe bertan Korrikako kanta bozkatzera! Eta bestela ba hori, igandean ikusiko […]

    Reply
  • Marga Alonso Henares
    Marga Alonso Henares
    2024(e)ko martxoak 23 at 22:10

    Guretzat 3.KORRIKAko kanta, Eganek abestua

    Reply
    • Joxe
      2024(e)ko martxoak 23 at 22:41

      Mila esker, Marga! Markatu duzue zuen botua goiko galdetegian?

      Reply
  • Margarita Alonso Henares
    Margarita Alonso Henares
    2024(e)ko martxoak 23 at 22:12

    3. KORRIKA (Egan)

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.