KolaborazioakNabarmenak

Arazotxo bat dugu algoritmoekin

Algoritmoek erabakitzen dute jende askorentzat informazio iturri nagusiena den sare sozialen edukiaren ikusgarritasuna. Ondorio latzak ditu horrek, maila personal zein sozialean.
Emakumezko bat online albisteekin harrituta

Kolaborazioa argitaratu berri didate sarean.eus atarian. Gero eta kezkatuago naukan kontu batez idatzi dut oraingoan: populazioaren zati handi batentzat, sare sozialak dira ‘informazio’ iturri nagusia eta, sarritan kontrakoa pentsatzeko tentazioa badugu ere, sare sozial horiek oso ildo editorial markatua dute. Baina ildo editorial horren helburua ez da, hedabide klasikoetan bezala, ideologia politiko baten aldeko edo kontrakoa. Ez: sare sozialen ildo editorialak, zer ikusten dugun lehenago eta nabarmenago, eta zer ez dugun ikusten, algoritmoek erabakitzen dute. Helburu bakar batekin: Erabiltzaileok ahalik eta denbora gehien pasatzea sare sozialean bertan. Horrek ondorio pertsonal eta sozial larriak ditu, azken hilabeteotan oso argi ikusten ari garenez.

Agerikoa da sare sozialetan zer estiloko albisteek lortzen duten lehentasuna. Gogoratu: helburu nagusia bertan atxikitzea da, eta beraz, zenbat eta eskandalagarriagoa, zenbat eta eztabaida sutsuagoa piztu, zenbat eta jarrera muturrekoagoak erakarri, orduan eta nabarmenago azalduko dira albisteak… bueno, edo zurrumurruak, edo zuzenean, norbaiti kalte (edo mesede) egiteko propio sortutako gezurrak edo erdi-egiak.

Problema potolo bat dugu algoritmoekin. Sarean.eus, 2021/04/20
  • Badator Google Koinatua | Teknopataren txokoa
    2021(e)ko maiatzak 29 at 11:26

    […] Makinak ezin du jakin noiz ari den iturri fidagarri bat aztertzen eta noiz ez, eta nonahikoa den Google bezalako erraldoi bat hasten bada itxuran naturalak diren erantzunak ematen, kontrastatu gabeko informazioan oinarrituta eta -are gehiago- iturriak zeintzuk diren, eta organikoak ala ordainpekoak diren, argi adierazi gabe, ondorio latzak izan ditzake. (Beste egun batean hitz egingo dugu algoritmoek negazionismoaren zabalkundean duten paperaz). […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.