Kolaborazioak

Lost in translation

Zer ondorio izango du hizkuntz teknologiaren hedapenak euskararen garapenean epe ertain-luzera?
Lost in translation 7 - teknopata.eus

Kolaborazioa argitaratu berri didate sarean.eus atarian. Laneko kontuetan azken bolada honetan behin baino gehiagotan planteatu zaigun zalantza edo kezka handi bat saiatu naiz azaltzen: hizkuntz teknologiak, eta bereziki euskarazko itzultzaile neuronalak, azken hilabeteotan hainbeste aurreratu izana albiste paregabea da zalantzarik gabe. Baina zer ondorio izango du teknologia horren hedapenak euskararen garapenean epe ertain-luzera? Kezkatzeko arrazoi bat baino gehiago bururatzen zait.

Hemendik oso gutxira iritsiko da une bat, edozein hizkuntzatan sortutako eduki bat txukun, azkar eta erabiltzailearen parte hartzerik gabe euskaratuta jaso daitekeena; eta, aldi berean, euskaraz sortutakoa edozein hizkuntzatan -eta bereziki gaztelaniaz, frantsesez edota ingelesez- jaso daitekeena norberak ezer egin gabe. Hizkuntzaren aldagaia lehen planotik desagertzeak nola eragingo dio, adibidez, komunikabideen ekosistemari?

Traduttore, Traditore. Sarean.eus, 2020/12/29

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.