TrepetakNabarmenak

Nolakoa da Euskaltel ‘Deco 4K’ berria?

Euskaltel Deco 4K delakoa jarri berri didate etxean. Hona nire lehen inpresioak ;)
euskaltel deco 4k

euskaltel deco 4kKostatu da, baina bi hilabeteko itxaronaldiaren ostean, azkenean egunotan Euskalteleko teknikari bat etxera etorri eta martxan jarri dit azken hileotan jo ta fuego iragartzen dabiltzan Deco 4K Android TVduna. Pentsatu dut beharbada zuetako bat baino gehiago egongo dela trastea noiz iritsiko zain, edo eskatu ala ez pentsatzen, eta tira, bideo batean utzi dizkizuet nire lehen inpresioak.

Deco 4K famatuak hiru funtzio betetzen ditu:

  • Euskaltelen kable bidezko TB kanalak erakusten ditu, 4K erresoluzioan kanalak eta zure telebistak hala uzten badiote.
  • Chromecast moduan ere erabil liteke: posible da Wifi bidez bideoak, audioak, argazkiak, aurkezpenak eta abarrak telebistako pantailara bidaltzea, Chromecast protokoloa onartzen duen edozein aplikazio edo gailutik.
  • Android TV gailua ere bada: Android aplikazio batzuk behintzat bertan instalatu eta erabiltzeko aukera emango digu

Egun gutxiko esperientzia daukat oraindik trastetxoarekin, baina honezkero atera dizkiot gustatzen eta gustatzen ez zaizkidan hainbat puntu:

AldeKontra
Euskaltelek dohainik uzten dizu gailua eta dohainik bidaltzen dizu instalatzailea (urtebeteko permanentzia konpromiso baten truke).Teknikariaren zain egon beharra gailua martxan jartzeko. Gaur egun gauza horiek sinpleagoak izan behar dute...
Zure telebista 4K ez bada ere, irudi kalitatearen hobekuntza nabarmena da.Deco 4K internetera konektatzeko Ethernet kablea bai ala bai erabili beharra, horrek etxean sor ditzakeen eragozpenekin (instalazioa aldatu, kableak jarri hormetan...)
Edozein telebista Smart TV bihurtzeko aukera ona eta merkea da!Murrizketak instalatu daitezkeen aplikazioetan. Androidenak, Euskaltelenak ala bienak, ez daukat argi.
Interfazean, kable bidezko telebista kanalak eta internet bidez jasotzen direnak batera datoz programazio gida eta halakoetan. Telebista norantza doan seinale.Euskaltelek Deco 4Krekin ematen digun urrutiko agintea oinarrizkoegia eta argi eta garbi trasteak eroso maneiatzeko behar duen minimoaren azpitik dago. Gailuaren jatorrizko bertsioak Bluetooth bidezko agintea du, mikrofono eta guzti.
Programak grabatzeko aukerak, batez ere telesailak automatikoki grabatzeko aukera. Oso interesgarria izateaz gain, oso ondo funtzionatzen du.Pena da ezinezkoa izatea pantailan aldi berean telebista eta aplikazioren bat zabalik izatea.
Interfazea oso azkar mugitzen da, kargak eta animazioak bizi-bizi doaz (ez aurreko Deco HD horretan bezala), eta gainera euskaraz dago!Sistema berdetxu dago oraindik, eta batzuetan gauza arraroak egiten ditu: Chromecast moduan 'kolgatu', hizkuntza konfigurazioa galdu eta berez gaztelerara bueltatu...

Enfin, interesa baduzue, hortxe bideoa. Galderarik izanez gero, egin lasai, saiatuko naiz erantzuten! :-)

6 iruzkin

  • Gabon!!
    Bideoa beste baterako utziko dut :-)
    Galderatxo bat eta “uste dut” bat.
    1 – Zer dela eta itxaron behar teknikaria etorri arte? Ez da bata besteagatik aldatu eta listo?
    1 – Telesailak automatikoki grabatzeko aukera V2 Dekoarekin (diska gogorrik ez daukan dekoa) iadanik badago. Galdetu bestela nire 8 urteko alabari “ze ondo, ze horrela Go!azen.eko kapitulurik ez dut galduko hemendik aurrera, aitatxu!”.

    Esker mila azalpenengatik (emandakoak eta ematekoak). Erraztu didazu aldatu – ez aldatu.ren arteko barne eztabaida.

    Reply
    • joxe
      2017(e)ko abenduak 27 at 12:02

      Aupa Igor! Bai, bideoa luzetxo irten zait, igual 3 denboralditan emateko moduan! 😂
      1.- Teknikariarena Euskaltelen erabaki tekniko-komertziala da. Deko berria ‘kable bidez eta routerretik gertu’ egotea nahi dute, konexio arazoak saihesteko. Teknikariak routerra non daukazun begiratu eta, urrun badauden , hiru aukera eskaintzen dizkizu: kable bat bota horman zehar batetik bestera; routerra lekuz aldatu edo PLC adaptadoreak jarri biak konektatzeko.

      2.- Arrazoi! Grabatzeko aukerak HD dekoan ere ikusita nituen jadanik. Honetan, zentzu hirretan diferentzia nagusia da interfazea askoz arinago mugitzen dela. Deko zaharrean Replaytekako edukien iruditxoak kargatzea suplizioa zen. Honetan ez! ;)

      Reply
  • bertol
    2017(e)ko abenduak 27 at 13:06

    Nahiz eta Euskaltel-eko erabiltzailea ez izan, galdera batzuk etorri zaizkit burura:

    1) Posible litzateke mugikorrean Netflix app erabiltzea eta hau konpartituz telebistan ikustea?

    2) Dekoa konektatua dagoela analisirik egin duzu Wireshark bezalako programekin ea zein trafiko sortzen den? (Alde batetik eragozpena dirudi ahotsez bilaketarik egin ahal ez izatea; baina bestalde, behin baino gehiagotan irakurri dut denbora guztian “entzuten” dabiltzan gailuak arriskutsuak direla; zeren baten batzuek gure elkarrizketak ulertu edo ta grabatzen dituzte).

    Eskerrik asko sarrera eta bideoarengatik, seguru asko batek baino gehiagok eskertuko duela.

    Reply
  • joxe
    2017(e)ko abenduak 27 at 13:22

    Epa Bertol! Eskerrik asko ekarpenagatik! Zure galderei dagokienez:

    1) Ez dut probatu ez dudalako Netflix. Probatu ahal izan dudan arte, deko hau Chromecast normal batek bezalaxe funtzionatzen du. Nire Chromecast zaharrarekin zebiltzan apli guztiak, honetan ere lasai erabil daitezke. Ez dut uste Euskaltel iritsi denik Netflix ‘chromecasteatzea’ eragoztera… baina orain esaten duzula, beharbada hilabeteko probaldia eskatu beharko, ikusteko hala den ala ez… Amazon Prime Videok, adibidez, ez du Chromecast euskarririk, eta rollo bat da tableta eta telebista HDMI bidez konektatzen ibili behar izatea…

    2) Wiresharkena ez dut probatu, ez. Proba sinple bat egin dut Speedtest.net-ekin, eta konprobatu dut kable zein Wi-Fi bidez, jaitsiera abiadura 12 Mbps inguruan dagoela. Harritu nauena igoera da. Kasu bietan, datuak igotzeko abiadura 700 Mbps ingurukoa dela esaten dit Speedtestek… Kontratatuta daukadan abiadura -eta ordenagailutik lortzen dudana- baino dozenaka alduiz gehiago. Horrek harrituta/moskeatuta nauka.

    Dena den, ikusi dudanagatik ez dirudi deko hau etengabe entzuten dagoenik. Baina testu sarrera bat egin behar dugun bakoitzean, interfazeak defektuz jotzen du Googleren ahots bidezko bilaketara. Pentsatzen dut orduan irekiko duela ‘belarria’. Idatziz bilatzea B plan gisa baino ez du onartzen :)

    Reply
  • ikusle
    ikusle
    2018(e)ko abenduak 14 at 14:37

    urte bete ostean, zer iritzi daukazu dekoari buruz?
    nik ere badaukat. ta askotan, askotan, sofatik altxatu ta desentxufatu ta berriro entzufatu, reseteatu beharra daukat. pizterakoan denbora luzez bueltaka dabilelako, edo kanal batetik bestera ez duelako aldatzen….nahiko aspertuta nago egia esan.
    eskerrak nire telebista smartv daukan, ta youtube, netflix eta horrelakoak bertatik ikusten ditudan. gainera euskaltelen kanal premium horreek ez ditut ikusten, ta azkenaldian telebista kateak zuzenean telebistan ikusten ditut

    Reply
    • joxe
      2019(e)ko urtarrilak 29 at 15:49

      Aupa!
      Ba egia esateko, trasteak izan du bolada bat nahiko makal zebilela. Diozun moduan, batzuetan Android TV appekin ibili ostean ezin bueltatu telebista ikustera, edo kanal jakin batzuk ez ziren ikusten… eta bai, azkenean altxatu eta desentxufatu beharra, berriz martxan jartzeko.

      Baina duela pare bat hilabetetik hona oso ondo dabil zentzu horretan, aparteko arazorik gabe. Imaginatzen dut software eguneraketaren bat egongo zela tartean, ze gainera konturatu naiz orain Amazon Prime Video instala daitekeela (etaondo dabil gainera, nahiz eta aplikazioa oso sinplea den), eta lehen ezin zen.

      Dena den, bistan da Dekoaren maila teknikoa nahiko xumea dela… edo beharbada Euskaltelen sarearena, edo beharbada biak, eta igartzen da gauza sinpleetan. Nire onetik ateratzen nauen gauza bat da piztu ondoren zenbat denbora behar duen telebistako programazioa kargatzeko. 10 minutu baino gehiago ere bai! Santa Madonna! Horretarako hainbeste enpeño routerrarekin kable bidez konektatzeko eta abar?

      Nire telebista 2010 ingurukoa da eta garai hartako Smart TV sistema bat du (alegia: ez du ezertarako balio). Eta beraz, oro har, pozik nago Euskaltelen dekoarekin… baina egia esan, ez daukat konparatzeko elementurik. Aber baten batek Mii Box bat edo halako zeozer oparitzen didan, konparatu ahal izateko! :)

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.