BlogosferaNabarmenak

Duela 10 urte: Firefox 1.0 euskaraz!

Zertan genbiltzan egun hauetan duela hamar urte? :-)
Blogaren 2004ko pantaila-irudia

Patxi Gaztelumendik eman dit ideia: aurrekoan, .eus domeinuen estreinaldiko txio-oldearen artean, honakoa bota zuen Patxik:

Eta jarraian beste hau, bere blogeko sarrera batekin, 10 urte hauetako errepasoa eginez:

Eta orduan gogoratu dut -Patxiren erruz baina baita domeinu aldaketa egitean artxiboen karpetak ikusi ditudalako ere- blog honen txoko ilun batean badaudela oraindik gordeta Teknopataren txokoaren arbasoa zen Hamaika Ikusteko blogeko edukiak. Ikusminez, sartu naiz begiratzera ea zertan ote nenbilen/genbiltzan 2004ko abenduan. Eta hara zerekin egin dudan topo:

Blogaren 2004ko pantaila-irudia
Nire bloga 2004ko abenduan. Firefoxen euskarazko lehen bertsioa ospatzen ari ginen :-) Egin klik irudian HTML dokumentua ikusteko.

firefox_euskarazIzan ere, duela hamar urte, gaurko egunez, orain bezalatsu genbiltzan: aurrerapausuak ospatzen :-) Artean beta bertsioan zegoen Firefox 1.0 nabigatzailea euskaratzeko lehen pakete funtzionala lortu zuen Librezaleko Ibonek, eta berria jaso bezain pronto probatzeari ekin genion askok. Eztabaida interesgarria ere sortu zen puntu batean, Patxik berak proposatu zuenean ekintzara pasatu ta hainbat erakunderen ordenagailuak euskalduntzera joatea. Baina Berrian, Kontseiluan eta halakoetan euskaraz egongo dira ordenagailuak, ezta? Puntu erretoriko garratza ere bazuen galderak.

Hamar urte pasa dira. Orduan baino askoz ere errazagoa da ordenagailuak euskaraz jartzea. Eta ez dakit nik galderaren puntu erretoriko garratzak hortxe jarraitzen duen ala ez… Zer diozue zuek? Interneten zeundeten duela 10 urte? Zertan? Egin dezagun ‘memoria historiko’ apur bat! :)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.