Joan den urrian, Steve Jobs hil zenean, Appleren inguruko ‘erlijioaz’ hitz egiten entzun genituen munduan diren tertuliakide guztiak (nik neuk ere aipatuko nuen seguruenik!). Baina edozein erlijio(1), serioa izateko, bere idoloak, ikurrak behar ditu. Haien aurrean belaunikatu eta otoitz egiteko irudiak.
Bada, Apple jarraitzaileen tropak pozik egon daitezke. Orain, etxeko aldareko Mac Classic-aren ondoan, Steve Jobsen beraren irudia ere koka dezakete eta. In Icons enpresak sortu duen 12 hazbeteko (30 cm. pasatxo) figura hau oso-oso errealista da, hozkirria emateraino, eta egileek detailerik ñimiñoenak ere hartu dituzte kontuan.
Hala, 100 dolarren truke (77 euro, gutxi gorabehera), miniJobs hau eskuratu daiteke, eta harekin batera gehigarri ezinbestekoak: New Balance zapatillak, praka bakeroak (Levi’s, noski!), hainbat esku keinu ezberdinekin, eta aurkezpenak egiteko fondo klasikoa.
Hori bai, arrazoi misteriotsu batengatik, edozeini amesgaiztoak eragiteko gauza den panpinaren gehigarrien artean ez da batere Apple produkturik ageri, argazki promozionaletan gezurrezko iPad, iPhone eta bestelakoak ikus badaitezke ere. Appleren zerbitzu legalen haserrea ez pizteko saiakera izango da?
Hala ere, harrituta nago Appleren edo Jobsen familiaren abokatuek oraindik txintik ere esan ez dutelako. Panpina gustuko baduzue, hobe duzue azkar ibili: nire seigarren zentzumen teknopatak esaten dit honek ez duela merkatuan luze iraungo!
[gizmodon ikusia]
(1) Bai, badakit erlijio guzti-guztiek ez dituztela irudiak erabiltzen. Hitz egiteko era bat da, ez hasi #mindutanago ka!!!
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Esaten dutenez, Jobsek Luistxo Fernandezi kopiatu zion keinu beldurgarri hau. Panpinak ere primeran egiten du. Ez esan hozkirrik ematen ez duenik! Joan den urrian, Steve Jobs hil zenean, Appleren inguruko ‘erlijioaz’ hitz……