NabarmenakTrikimailuak

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdia arintzeko (1/7)

Nola aprobetxatu itxialdia zure gailuak euskaldunago egiteko. Lehen atala: Xuxen.
Ordenagailuan lanean

Kriiiisto guztia etxealdia pasatzeko ideia ezin proaktibo, ekintzaile, positibo eta eraginkorragoak ematen dabilen honetan, neuk ere pilak jarri behar, noski. Aprobetxatuko dut, beraz, blogari hautsa kentzeko, eta aste honetan,  itxialdirako moduko proposamentxo batzuk egiteko, bale?

Zer diozu, Joxe? Zuk ere abdominalak egiteko bideo bat prestatu diguzu? Maire Kondo estiloko sistema bat etxea txukun-txukun uzteko? Errezeta goxoren bat, akaso?

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdia arintzeko (1/7) 6 - teknopata.eus
Ez, hau ez da Canal Casa :)

Aber, aber, hau ez da Canal Casa, e? Hau Teknopataren txokoa da. Eta beraz, nire gomendioa da konfinamendu egunok aprobetxatzea denbora faltagatik beti geroko uzten ditugun aldaketa eta proba teknologikoak egiteko. Batez ere, teknologia eta euskararekin lotuta daudenak. Eta nagiak jota, gure konbentzimendu guztien kontra egin gabe uzten ditugunak. Orain ez duzue denbora faltaren aitzakia, eta beraz, pentsatu dut asteon egunero-egunero etxealdian egiteko moduko proposamen teknologiko bana ekartzea. Errazenetik zailenera-edo ordenatuta (gutxi gorabehera, eh?). Hona lehenengoa!

Instalatu zuzentzaile ortografikoa

Sarritan izango zara, seguru, Donostia efektuaren biktima. Eta, konturatu zarenean behintzat, beeeeeti aitzakia berbera: Ai, zuzentzailea erdaraz daukat eta…

Xuxen Ixa eta Elhuyar da

2020n oraindik aitzakia horrekin ibiltzea erabat lotsagarria da, eh? Baina bueno, konponbide azkar eta erraza dauka: Egin bisitatxo bat Xuxen.eus webgunera, eta bertatik deskarga dezakezu erraz eta azkar hainbat sistema eragile eta programatarako zuzentzailea. MacOS sistema erabiltzen baduzu, gainera, blog honetatik bertatik deskargatu dezakezu Xuxen erraz-erraz deskargatuko dizun artxiboa.

Oso ondo Joxe, eta telefonoan, zer?

Bueno, telefonoan hainbat aukera dituzu, egia esan. Androiden behintzat, hainbat dira euskarazko zuzenketa ortografikoa dakarten teklatuak. AnySoftKeyboard, adibidez, irekia da. Librezaleko lagunek hemen dituzte instalatzeko jarraibideak. Baina mainstream samar diren beste hainbat teklatuk ere badute euskaraz jarduteko aukera. Adibidez:

Teclado Microsoft SwiftKey
Teclado Microsoft SwiftKey
Developer: SwiftKey
Price: Free
Gboard: el teclado de Google
Gboard: el teclado de Google
Developer: Google LLC
Price: Free

Hori bai, behin teklatua instalatuta, ez ahaztu euskaraz zuzentzeko konfiguratzea!

iOSen kasuan, ez nuen esperantza handirik, egia esan, Applek euskararekiko duen tradizioa ezagututa. Baina Androiderako aipatu dizuedan Swiftkey teklatuak adibidez, badu iOSerako bertsioa ere, eta Xegun Altolagirre lagunak Twitter bidez konfirmatu didanez, euskaraz ere badabil. Hor azpian duzue App Storetik deskargatzeko botoia.

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdia arintzeko (1/7) 13 - teknopata.eus
Xegunek kaptura honen bidez konfirmatu digu Swiftkeyren iOSeko bertsioak ere baduela euskarazko euskarria.
‎Teclado Microsoft SwiftKey
‎Teclado Microsoft SwiftKey
Developer: SwiftKey
Price: Free+

Bide batez, harez geroztik AAAAASKO aldatu bada ere, 2011ko irailean egin nuen artean sortu berria zen Swiftkeyren errepasotxo bat. Interes historikoko dokumentua!

2 iruzkin
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.