KomunikazioaTrikimailuak

QR kodeak ARGIA astekarian

QR kodeak ARGIA astekarian 7 - teknopata.eus

Beharbada daukana baino askoz garrantzia handiagoa eman diot. Seguruenik, albiste txarrak bata bestearen atzetik irentsi behar ditugun honetan pozteko motiboak baino, aitzakiak behar ditugulako ere izango da. Baina zer arraio: izugarrizko poza eman dit ARGIAko lagunek aldizkarian egin duten azken aldaketak (aldaketa multzoak, esan beharko da!).

Urriaren 2ko alea eskutan hartuta, honako itxura hau du:

QR kodeak ARGIA astekarian 11 - teknopata.eus
Lehen begiratuan ezer arrarorik ez, ezta?

Lehen begiratuan, ezer arrarorik ez dagoela esango didazue, baina ondo fijatuz gero, berehala konturatuko zarete. Hor daude, izkinetan, testu QR kodeak ARGIA astekarian 12 - teknopata.eusbakoitzaren amaieran: QR kodeak dira, testu bakoitzaren edizio digitaleko bertsiora garamatzatenak. Horrela, ARGIA taberna edo liburutegi batean hartu badugu, eta bertan aurkitu dugun testu bat etxean patxada handiagoz irakurri nahi badugu, edo erreferentzia gorde, edo twitter bidez konpartitu.. telefonoko kamerari eragin eta listo, hortxe dugu artikulu osoa.

Idea izugarria iruditzen zait, lehenago ere horrelako zerbait egin zitekeela ‘sujeritu’ izan dut hemen bertan, baina ordurako lanean ari ziren jadanik ARGIAko lantaldekoak, eta esan behar dut kodeak inplementatzeko erabili duten erak nire espektatiba guztiak gainditu egin dituela.

Prozesua erraz-erraza da. QRak irakurtzeko aplikazioa ireki, kodeari argazkia egin, eta tak! Hortxe aterako zaigu testuaren edizio digitalaren helbidea. Helbide hori zuzenean ireki edo beste aplikazioren batean erabili dezakegu:

QR kodeak ARGIA astekarian 13 - teknopata.eus
Kamera kodearen gainetik pasatu eta, botoirik ukitu gabe, QR irakurgailuak hauxe erakutsiko digu

Horrekin soilik iruditzen zait meritu handia duela ARGIAk, baina nire poza biderkatu egin da URLa ireki eta segapotoko pantailan ARGIA.COMen ‘mobile’ bertsioa ikusi dudanean, hau da: pantaila txikietarako espreski egokitutako bertsioa. Eroso-erosoa da irakurtzeko (pantaila txikiek eman dezaketen erosotasunaren mugetan, beti ere, noski), eta oso azkar irekitzen da. Lotura berbera ordenagailu ‘arrunt’ batetik irekiz gero berriz, argia.com ‘arrunta’ ikusiko dugu, ohiko zutabe, irudi eta abarrekin.

QR kodeak ARGIA astekarian 14 - teknopata.eus
Aldizkari bat, hiru euskarri

Laburbilduz: oso-oso-oso lan txukuna, eta -seguru nago- ematen duena baino izerdi eta buruhauste gehiago ekarri dituena, ‘auzo-harrotasuna’ sentitzeko moduko emaitzarekin. Berrikuntza liluragarri guztiak ez baitatoz New York Times-etik! :) Esploratu beharreko bide berri bat ireki dute ARGIAkoek… besteren bat animatuko da?

A, baina hori bai: hurrengorako ea baten bat akordatzen den ARGIAko maketatzailearen ordenagailuari gaztelerazko testu zuzentzailea kentzen, Bestela  honelako Donositak gertatzen dira eta!

QR kodeak ARGIA astekarian 15 - teknopata.eus

3 iruzkin
  • Lander A.
    2011(e)ko urriak 6 at 15:50

    Aupa Joxe,

    Eskerrik asko artikuluagatik! Egia esan, QR kodeak erabiltzea erabaki dugu aldizkaria paperean eroso irakurtzen duen jendeari sareak eskaintzen dituen abantaila puntual batzuk eskaini nahi genizkiolako (email bidez norbaiti artikulua bidaltzea adibidez). Azken finean, post hartan zuk zenioen bezala, sarea eta paperaren arteko zubi gisa oso ongi datoz QRak.

    Egia esan, badakigu oraindik ez dela askorik erabiliko, baina aurrera begira eginiko apostu bat dela esan liteke. Ikusiko da ea indartsu sartzen den teknologia bat den, ala beste ‘bluf’ bat gehiago. Badirudi telefono inteligenteak asko ugarituko direnez, papeleta asko dituela erabileran zabaltzeko. Papererako prestatu dugun publizitatean oinarrizko azalpena ematen saiatu gara teknologia hau zer den ez dakienarentzat… Portzierto, Donosita efektuarena konpondu dugu… hemen aste honetako astekarian joan den publizitatea.

    ARGIA publizitatea zuzenduta

    Telefonoko bertsioari buruzko loreengatik ere eskerrik asko!

    Ongi izan eta segi fuerte blogarekin!

    Reply
    • joxe
      2011(e)ko urriak 6 at 22:57

      Aupa Lander!

      Bai, argi dago oraindik luze eta zabal esploratu beharreko eremua dela, baina ausartak izan zarete lehen pausotxo hori ematen, eta, ez dakit, egurra banatzeko sekulako erraztasuna daukagun bezalaxe, loreak ere tartean behin partitzen ikasi behar dugu, ezta?

      Segi esperimentuak egiten eta ea zer ateratzen den!

      Ah! Eta eskerrak Donosita hori erditik kentzeagatik! XD

      Reply
  • Josu O.
    2011(e)ko urriak 6 at 20:17

    Ummmm! Interesgarria!!

    Reply
  • Teknopataren txokoa > GOIENAn ere QR kodeak
    2011(e)ko urriak 14 at 00:02

    […] daitezkeen eduki gehigarrien URLak emateko. Planteamendu ezberdina da lehengoan komentatu genuen ARGIA astekariak egin duenaren aldean, baina bere logika ere […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.