ApliakTrikimailuak

Gidatzean talkarik ez egiteko laguntzailea

Telefonoko GPSa, kamera eta errealitate areagotua uztartuz, talkak ekiditeko sistema proposatzen digute iOnRoad Android aplikazioaren bidez
Gidatzean talkarik ez egiteko laguntzailea 7 - teknopata.eus

Seguru behin baino gehiagotan pentsatu duzuela: bale, oso polita nire telefono aurreratua, oso ikusgarriak errealitate hedatua erabiltzen duten aplikazioak… baino balio-balio… zertarako balio dute?

Lasai, hemen nator balizko fede-krisia konpontzera, ideia sinple bezain on batekin: sakelakoak eta errealitate hedatua uztartzen dituen iOnRoad Android sitemarako aplikazioa.

Gidatzean talkarik ez egiteko laguntzailea 11 - teknopata.eus
HAISUEK, TXOKATUKO SARELA!!!

Aplikazioak gure segapotoko kamera eta GPSa erabiltzen ditu errepidea ‘ikusi’ eta parean ditugun oztopoetatik zenbateko distantziara gauden kalkulatzeko. Horrez gain, erabili ahal izateko telefonoa jartzeko euskarria behar dugu haizetakoan. Aplikazioa, gainera, bigarren planoan izan dezakegu zabalik musika entzun edo GPS nabigatzailea erabiltzen dugun bitartean.

ionroad deskargatzeko QR kodeaEta orain, onena: probatu nahi izanez gero, beta bertsioa dohainik eskura daiteke momentuz, garatzailearen webgunetik. Hori bai, kontuan izan, ofizialki behintzat, honako gailu hauetan soilik funtzionatzen duela:

  • Samsung Galaxy S II
  • LG Optimus 2X
  • HTC ThunderBolt 4G
  • Google Nexus S
  • HTC Incredible S

Nirea ez da horietako bat ere, baina tira, probatu egin beharko ezta? ;)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.