Trepetak

Oporgailuak #6: tripatzar zerbezeroa

Baina, baina, tripatzarra noiztik jotzen da gailutzat? Teknopata hau erotu egin zaigu!!!

Laaaasaaai, laaasaaai, laster ulertuko duzue guztia. Ondo erreparatu beheko irudiari:

tripatzar zerbezeroa 1

Kamisetagatik ez balitz, Athleticeko zaleturen bat izan liteke, San Mamesen partida ikusten, ezta? Ondo erreparatu irudiari: garagardozaletasunak dezente puztu dio sabelaldea gure lagunari ezta? Um, eta zer da eskuan darabilen hori? Txistua? Um! Beharbada ez da hain Athleticzalea!

Gauza bat egingo dugu zalantzak argitzeko: kamiseta eransteko eskatuko diogu morroiari:

  • Eh! Aizu! Kamiseta kentzen baduzu, ofiziala oparituko dizugu!!!

Kontxo! Zer da hau baina?!? Al-Qaeda San Mamesen? Tripa hori gezurretakoa da eta!!!

Gezurretako tripa

Nola bete
Tira, neuri behintzat irudi hau oso desatsegina egiten zait :P

Lasai, ez larritu. Gure lagunak aldean daramana BeerBelly delakoa da: garagardoa fresko, eroso eta, batez ere, kantitate handietan aldean eramateko asmakizuna: neoprenozko tripa ortopediko honek bi litro garagardo (edo mojito, nahiago baduzu!) eraman ditzake barruan fresko-fresko, kanpineko hozkailuetan erabiltzen diren ‘izotz kutxa’ horietako bati esker eta, lehen irudian ere ikusi dugunez, tututxo bat dauka  eramaileak bertatik zuzenean edan ahal izateko. Pentsa ze ona izan daitekeen Aste Nagusian edo makrokontzertu horietako batean erabiltzeko!

Garagardozaleentzako tripa ortopedikoa Inglaterran edo AEBn eros dezakezu, 40€ inguruan. Ez horregatik!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.