Trikimailuak

Segi komunera!

Zer egin zineman zaudela egundoko txizagura etorriz gero? Lasai! RunPee izeneko webguneak lagunduko digu aretotik sartu-irten azkar bat egitkeo unerik onena aukeratzen.
Segi komunera! 7 - teknopata.eus

Seguru inoiz gertatu zaizuela: gogo itzelarekin joan zinemara, azken 50 urteotako filmik onena ikusteko eta, filmaren zatirik mamitsuenean,  komunera joateko sekulako gogoa etorri. Zer egin aguantatu ezinik zabiltzatenean? Nola jakin ez duzuela garrantzizko ezer galduko komunera zoazten bitartean?

runpeeSinesten ez badidazue ere, Web 2.0 ahalguztiduna da, laguntxook, eta horretan ere lagundu ahal digu. Duela gutxi estreinatu den RunPee webgunean, erabiltzaileak sartu eta film bateko unerik lasaienak markatu ditzakete, gainontzekook jakin dezagun noiz joan gaitezkeen komunera funtsezko ezer galdu gabe.

Funtzionamendua oso erraza da: pelikula bat aukeratzen dugunean, pelikula osoaren iraupena irudikatzen duen barra horizontal bat agertzen zaigu. Barra horretan, nahi dugun lekuan markatu ahal dugu zein momentutan hasten den une ‘aspergarria’, zenbat irauten duen, eta zer gertatzen den bitartean. Unea hastean pelikulako pertsonaiek zer esan edo egiten duten ere esan dezakegu, pista argiagoa izan dadin.

Pelikula ikusi aurretik, nahikoa da RunPeetik pasatu eta hari dagokion barraari erreparatzea, jakiteko zer momentutan aprobetxatu ahal dugun gure behar fisiologikoak asetzeko. Informazioa pantailan edo paperean ere eskuratu ahal dugu, aldean eraman nahi badugu.

Ideia bikaina, e?

4 iruzkin

  • Demonocrazy
    2009(e)ko ekainak 17 at 21:42

    Ta gainera gero komunean ez dakigu nun jarri, bueno horri ere irtenbidea bilatu diote hurrengo tutorialarekin http://www.minijuegos.com/juegos/jugar.php?id=8148

    Reply
  • Verräter
    2009(e)ko ekainak 19 at 09:38

    Nei etzait inoiz holakorik pasa, lehenago joan behar baita beti, badaezpada ere. Judu ultraortodoxo bat bezala naiz ni zinemarekin, hasieratik bukaerara ikusten dut filma, gelditu gabe, komunera joan gabe, palomiten soinurik gabe, segapotoa etxean utzita, lagun eskandalosorik ondoan eduki gabe eta neska Zaran utzita. Kontzentrazioa ezinbestekoa da filmaren barruan sartu nahi baduzu, bestela ez du pena merezi. Gauzak ondo egin behar dira, bestela ez dira egiten eta kitto! Bai, egia da, intolerante bat naiz.

    Reply
    • joxe
      2009(e)ko ekainak 19 at 11:19

      Jope, Verräter, zu taliban bat zara!!! XD

      Reply
  • Verräter
    2009(e)ko ekainak 19 at 12:33

    Talibana, ez, judu ultraortodoxoa. Israelen aurka nago, mesiasak esan behar zigun estatua noiz eraiki behar genuen, ez gizaki soil (sionista) batek. Jainkoaren hitza jarraitu besterik ez dut egiten. Nork aldatu dezake Jainkoaren nahia? Ni behintzat ez naiz hain harroputza.

    Oaintxe ikusi berri dut Josi Sierrari Nickdutnik saioan egindako elkarrizketa. Haundie! Zuzendaria Joxe Rojas izeneko teknopata bat omen da. Ezagutzen? Josi Sierra lehendakari bezela gustoa ikusiko nuke, ta gañea Ibarretxe baino puntuazio hobea eskuratuko luke. Horretan ez dakat dudik. Ondo segi!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.