Maite Goñi, Josu Jozulin Lezameta eta Josu Mendicute izan dira gaur Amaraunako blogarien solasaldian, honako gai hauei buruz hitz egiten:
- Wolfram Alpha bilatzaile berri eta berritzailea (nik neuk zentzuzko emaitza bakar bat ere ez diot atera oraindik, baina tira…)
- HADOPI Legeak aurrera egin izana, eta haren inguruko iritziak
- Rahaf Harfoush-en bisita izango dugula aurki, Obamaren kanpainaren nondik-norakoak kontatzen
- Josi Sierrak gudaren oroitzapenen inguruan egindako lanaren aurkezpena
- Amelia Lopez amama blogariaren heriotza
Hori guztia, eta gehiago ere bai, hor behean klik eginda, Euskadi Irratiaren webgunean, edo iTunes zein RSS bidez.
Podcast: Play in new window | Download ()
Harpidetu! RSS
Argi dago, Euskadi Irratian -euskal irrati publikoa, gobernuaren menpekoa- botereari otzanak zaizkion iritzi emaileak gura dituztela.
Blogak bai, blogak hizpide hartu, baina aste honetan Interneten gertatu dena kontatzeko modukoa ere bada.
Greba izan da Hego Euskal Herrian, eta kontatzeko moduko ekimena izan da sarean. Lehenenengo aldiz historian, gurean grebalariek ahotsa izan dute, zuzenean. Twitter bidez, argazki eta bideo digitaletan, telebista herritar eta partehartzaile bat, albisteak… dena zuzenean, dena sarean.
Harrigarria da, blogosferako albisteei buruzko tarte honetan, hain nabarmenki ezkutatzea gai hau.
Zelan deitzen zaio horri?
Botereari otzanak izatea, sumisoak. Gaia ekidin, eta irudi friki bat ematera, justu Internetek behar ez duena.