Teknopataren ajeak

Pagotxa

Lehengoan poz-pozik kontatu nizuen Euskatelek interneteko banda zabalera biderkatu egin didala. Gaurkoan Zamudioko enpresak bidalitako beste gutun arraro horietako bat jaso dut. Kanpoan, letra laranja eta handi-handietan: Berritzeko, eta hobeto sentitzeko, ireki gutun-azal hau. Jeseeeeussss, nola zaintzen nauen Ardanza jaunak! Irakurri eta egin: berehala ireki dut gutuna, urduri-urduri. Sobrearen barruan, kartoizko txartel handi-handi bat. Euskaltelen saltoki batera joanez gero, nire segapoto zaharra ordezkatzeko hautagai bi dauzkat zain: Samsung E390 bat, dohainik, edo Nokia 6300 bat, 29 euroren truke. ‘Azken belaunaldiko’ terminalak, biak ala biak, Euskaltelen arabera.

Arraroa egin zait eskaintza. Izan ere, duela 18 hilabete inguru Sony Ericsson K610i bat ‘oparitu’ zidan Euskaltelek, Orangera joan ez nendin… oraingo aparailuaren ezaugarriak eta eskaintzen didaten aurrertuenak dituenak alderatu ditut, bada, 29 euro horien truke zer irabazten dudan jakiteko. Hona emaitzak (egin klik irudiaren gainean handiago ikusteko):

SE K610i - Nokia 6300 konparazioa (egin klik gainean handiago ikusteko)

Euskaltelen eskaintza, beraz: 29 euro ordintzea orain dudanak baino memoria gutxiago eta pisu gehiago duen telefono bat eskuratzeko… haiekin beste 18 hilabetez jarraitzeko konpromisoaren truke, noski. Hori da pagotxa!

Hori bai, eskaintzak gogorarazi dit laster bukatuko dala Euskaltelekin sinatuta daukada permanentza, eta begiradatxo bat bota diet Yoigoren tarifei. Sikieran badakite zer den internet mugikorra…

  • Teknopataren txokoa > Jostailu berria
    2008(e)ko ekainak 12 at 22:16

    […] aldatzeko ideia lehengoan etorri zitzaidan, Euskaltelek permanentzia amaitzen zitzaidala gogorarazi zidanean: beste operadore baterako portabilidadea eskatu eta ea horrela ganorazko gailu bat eskaintzen […]

    Reply
  • Jostailu berria
    2020(e)ko maiatzak 6 at 22:27

    […] aldatzeko ideia lehengoan etorri zitzaidan, Euskaltelek permanentzia amaitzen zitzaidala gogorarazi zidanean: beste operadore baterako portabilidadea eskatu eta ea horrela ganorazko gailu bat eskaintzen […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.