Teknopataren ajeakTeknopatometroa

Teknopatometroa: disko optikoak

cddvdPixkanaka-pixkanaka sartu ziren gure egunerokoan, isil-isilik, eta modu bertsuan alde egin dutela esango nuke. Garai batean, 50eko paketetan erosten genituen grabatzeko CD eta DVDak. Gaur, lehen aldiz azken bi-hiru urteetan DVD bat grabatzen jartzean, konturatu naiz seguruenik sekula ez ditudala gastatuko erosi nituen azken diskoak.

Eta zuk? Erabiltzen al duzu (bir)grabatzeko CD, DVD edo BR diskorik? Noiz grabatu zenuen horrelako bat azkenengoz? Aitzakia ona teknopatometroa berpizteko, ezta? Ale ba, erantzun! (Eta utzi komentarioren bat nahi baduzu!).

Noiz grabatu zenuen azkenengoz CD/DVD/BR bat?

  • Duela urtebete baino gehiago (31%, 8 Votes)
  • Duela hilabete baino gutxiago (19%, 5 Votes)
  • Duela 3 hilabete baino gutxiago (15%, 4 Votes)
  • Duela urtebete baino gutxiago (12%, 3 Votes)
  • Asteon (8%, 2 Votes)
  • Duela 6 hilabete baino gutxiago (8%, 2 Votes)
  • Gaur (4%, 1 Votes)
  • Sekula ez dut halakorik egin! (4%, 1 Votes)

Total Voters: 26

Loading ... Loading ...
2 iruzkin
  • leire
    2013(e)ko apirilak 10 at 00:56

    Ez dut askorik grabatzen, baina lantzean-lantzean bai. Asteon beste bat grabatzeko asmoa daukat! Vivaldiren 4 urtaroak, ilobak entzun dezan!

    Reply
  • @GaurDaBihar
    2013(e)ko apirilak 10 at 12:28

    Baaaa, nik ez dut grabatzen aspaldi, eta egin izan dudanean ez da niretzako izan, baizik eta lanerako, ordenagailu baten segurtasun kopia.
    Hori bai, urtero urtero gabon alderako auzoko argazkiak dvd filma formatuan ateratzen ditugu, eta gabonetako jaian jarri. Beraz urtean behin dvd bat grabatzen dut ziur.

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.