Trepetak

Txikia izanik asko maite zaitut nik

Ikasys eta Ikasbooken aurkezpenak (eta egunotako eguraldi epelak, akaso), batzuon pentsamendurik lizunenak piztu ditu egunotan. Bada, horra gaur egin dudan aurkikuntza erotiko-festibo bat, bideo porno eta guzti:

Everex CloudBook du izena goiko perlatxo horrek, eta detailetxo bitxi batzuk baditu: itxura, 699 eurotan saltzen den Packard Bell EasyNote XSren berdin-berdina du, baina tripetan, Windowsen ordez, gOS (Good OS) 2.0 Rocket izeneko Linux distro egokitua darama, Googleren eta beste zenbaiten 2.0 aplikazioekin erabiltzeko pentsatuta dagoena. Besteak beste, Mozilla Firefox, gMail, Meebo, Skype, Wikipedia, GIMP, Blogger, YouTube, Xing Movie Player, RythemBox, Faqly, Facebook eta OpenOffice.org 2.3 dakartza instalatuta. (Oharra: une honetan bertan gOS hori deskargatzen nabil, LiveCD eran proba daiteke, eta denbora badaukat behintzat kontatuko dizuet zelan doan arrebaren DELL zaharraren gainean). Everex Cloudbook... earra, ezta?Ezaugarri teknikoei dagokienez, honako hauek aipatzen dituzten egileek webgunean:

  • Prozesagailua: 1.2GHz, VIA C7®-M Processor ULV,
  • Memoria: 512MB DDR2 (533MHz)
  • Biltegiratzea: 30GBko disko gogorra
  • Pantaila: 7″ WVGA TFT Display (800 x 480)
  • Grafikoak: VIA UniChrome Pro IGP Graphics
  • Soinua: VIA High-Definition Audio, 802.11b/g,
  • Atakak: 10/100 Ethernet, DVI-I Port, 2 USB 2.0 Ports, 4-in1 txartel irakurgailua, aurikularrak, mikrofono sarrera
  • Bozgorailu estereoak
  • Datu sarrera: Teklatua eta touchpad
  • Bateria: 4-Cell Lithium-Ion

Paperaren gainean, behintzat, EeePC-a baino azkarragoa da, eta biltegiratze ahalmen handiagoa du. Hona eta hara ibiltzeko moduko prexioxidadea. Otsailaren 15etik aurrera jarriko dute salgai 399 dolarretan… Estatu Batuetan soilik :(

(Via Palmaniac)

5 iruzkin

  • Jabi
    2008(e)ko otsailak 8 at 13:45

    Oso antzekoa, ezberdintasun nagusia 30 gigako disko “konbentzionala” da. Gero, Linux distro hori xubuntu edo beste batengandik alda daiteke (XP ere instala daiteke bertan) eta espazio gehiago edukita, sistema biak batera eduki. Arrakasta izango du Cloudbook honek ere. Hala ere, eeePCaren flash memoria azkarragoa da, eta kolpeen aurrean sendoagoa.

    Beste ezberdintasun batzuk: sagua goikaldean, txikiago eta arraroagoa du honek. Video irteera, vga barik dvi du… Garrantzi handirik ez.

    Pantaila eta neurria berdinak dira, baita pisua ere. Diseinu eta kolore gehiago ditu, hala ere, EEEk.

    Hemen dago behin-behineko konparaketa bat:
    http://jkkmobile.blogspot.com/2008/01/asus-eee-pc-and-everex-cloudbook-which.html

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko otsailak 9 at 00:38

    Um… eta nola instalatzen zaio sistema eragilea unitate optikorik gabe?

    Reply
  • Julen
    2008(e)ko otsailak 16 at 19:54

    Aste batzuk egin nuen nire blog-ean gOS.ari buruzko post txiki bat. Dena dela, nondik deskarga daiteke Live bertsioa? Nik PPC erabiltzen dut baina badaukat PC zahar bat.

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko otsailak 17 at 21:19

    @Julen: euren web orrian deskaga daitekeen disko irudia Ubnturen azken distribuzioena bezalakoa da: sistema instalatzeko zein LiveCD gisa abiarazteko erabil daiteke. Hemen aurkituko duzu. Nik BitTorrent bidez deskargatu nuen ordu erdi inguruan. Mahaigaineko Dell zahar batean probatu dut eta txukun funtzionatzen du. Portatiletan, baina, arazoak izan ditut Wi-Fia konfiguratu ahal izateko. Imaginatzen dut disko gogorrean zuzenean instalatuta errazago ibiliko dela.

    Reply
  • Julen
    2008(e)ko otsailak 18 at 11:39

    Eskerrik asko Joxe. Ala egingo dut.

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.