Sailkatu gabe

Lehia bizi-bizia zazpi@2007 hautagaien artean

Lehia bizi-bizi dago zazpi@2007 sariketako hautagaien artean.Gabonetako oporrak amaituta, orain arteko botoak kontatzen egon gara, eta hona hemen emaitzen laburpentxo bat.

Honelaxe daude kontuak urtarrilaren 7ko eguerdian

Hasteko eta bat, nabarmentzekoa da lehenengo zazpi poztuak hamaika hautagairen artean banatuta daudela. Guztira, 376 bozka jaso dira orain arte, eta badirudi lehenengo postuetan tresna praktikoak nagusitzen ari direla (Elebila eta Euskalbar). Asteburuan jaun eta jabe izan den Eibar.org komunitatea hirugarren postura jaitsi da haien atzetik. Laugarren Euskaltube dugu, eta bosgarren postuan berriz, lehenengo berdinketa: Gaur8 eta AHTGeldituren arteko. Seigarren posturako ere berdinketa dago une honetan, 18 bozkarekin hortxe daude Lostinbilbao.tv, Txioka, E-gorren bloga eta Kevin Herediarena. Zazpigarren lekua, berriz, irratia.comen 100. saioari dagokio.

Sailkapenaren amaieran ere badira berdinketak. Hautagaien zerrendaren azken-azen postuan Zebehar.com eta Sasiburu elkartearen blogak daude bozka banarekin, eta haien aurretik Garaigoikoa bloga, Aupatu.com eta Kaixomaitia.com, hirurak ere hiruna botorekin.

Gogoratu bozkatzeko epea urtarrilaren 31n amaituko dela, eta ordenagailu bakoitzetik jasotzen diren bozkak lehenengo aldian soilik zenbatzen direla. Zure gogokoenak bozkatzeko, orri honetara jotzea besterik ez duzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.