Lehengoan, abenduaren 29an, Elgetan pasatu nuen eguna, lanean, Topaguneak antolatzen duen Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallyan. Egunaren beraren inguruan ez dizuet asko kontatuko, kronika ‘ofiziala’-edo rallyaren beraren blogean aurkituko duzue, eguneko argazkiekin eta (laster) bideoekin batera.
Baina egunean gertatutakoaz baino, inpresioen inguruan utzi nahi ditut hemen nire komentarioak. Espero nituenak baino askoz ere hobeak izan zirelako, seguruenik. Aipamen batzuk baino ez ditut egingo…
- Teknopata gisa hitz eginda, egunak parada ederra eskaini zuen beste ‘gaixo’ batzuk ezagutzeko eta haiekin aurrez aurre hitz egiteko: Iban Arantzabal, JGabiMark Danbolinerokua eta epaile lanak egiteko ‘engainatu’ genuen Haritz Xuriken Rodriguez ezagutzeko aukera izan nuen Elgetan. Eta plazer handia izan zen hirurak ere ezagutzea.
- Are plazer handiagoa oraindik, eta sorpresa benetan atsegina, Elgetako Espaloia Kafe Antzokiko jendearekin lan egitea. Antzokia bera izugarria izateaz gain, oso-osorik jarri zuten gure esku bertako langileek: proiektore erralodiarekin nahi izan genuena egiten utzi ziguten antolakuntzakoei, parte hartzaileei ate guzti-guztiak zabaldu zizkieten nahi zituzten txoko guztiak erabiltzeko, euren lana utzi eta guri laguntzeko prest egon ziren egun osoan… jarrera hori argi eta garbi islatu zen egun osoan bertan egon zen giro apartan. Mila esker gurekin jo eta ke ibili zen Gorkari, baina baita sukaldeko jendeari, arratsaldeko txandako zerbitzariei, garbiketako jendeari… Eta bide batez, ezagutzen ez duzuenok bertatik animatu nahi zaituztet Espaloira hurbiltzeko. Wi-Fi doan eta nahi duenak erabiltzeko MacBook pare bat ere badute!
- Aurreko horren guztiaren eraginez, lehiakideen jarrera ere harrigarria izan zen: sari potoloak jokoan egonda ere, giro paregabea egon zen egun osoan taldeetako jendearen artean, han ibili ziren gora eta behera elkarri materiala uzten, sari banaketaren aurreko momentuak oso dibertigarriak izan ziren… enpin… haiei ere mila esker, eta, benetan, lastima guztiontzako sariak ez egotea (beno, antenatxoak bai izan ziren guztientzat, e?). Bide batez, guztiok ere flipatu egin genuen hamar ordutan egindako lanen kalitate teknikoarekin. Irrikatan nago bideo guztiak sareratu ahal izateko, guztiok ikusteko modua izan dezazuen. Harrituta geratuko zarete, a zer nolako harrobia daukagun gure artean!!!
Aupa Joxe!
Niretzat ere plazer bat izan zan zu ezagutzea!
Nik be esan biherra dauket antolaketa primerakoa izan zala, eta lekua kristona.
Guk (HEGOAIXE) oso oso ondo pasatu gauen eta hurrengo urtian be (laugarrenez) agertuko gara.
Teknikoki ez dugu lan ikusgarririk aurkezten baina urtero pasatzen dugu primeran eta oso egun polita izaten da.
Besterik barik zorionak antolatzaileei, Kafe Antzokikoei eta lehiakide denei!!!
ta ahaztu barik… IN TXORTAN!!!
Beno, hurrengorako lekutxoa gordeko dizuegu orduan ;)
Egia da zuen bideoa teknika aldetik ez zela beharbada oso ikusgarria, baina —eta hori epaile guzti-guztiek esan zuten behin eta berriro— gidoia asmatu eta zenuten denbora tartean gauzatu ahal izatea marka da hala ere. Eta tira, egin zenuten ‘despliegea’ ere ez zen makala izan! MAX FAKTOR al da zuen babeslea? Je, je, je :P
Enpin, ondo pasa Irlanda aldean! ;)
Oso egun polita! Lanean jardun genuenok ere ondo pasatu genuen. Biba!
Ia urte askoan antolatzeko modurik dagoen. Parte hartzaileek merezi dute eta euskarak ere bai.
biba!