Blogosfera

Euskal Brain Training

Galdera filosofikoa gaurkoan: Zer dira Elvis eta Buda?

ElvisBuda

Aurreko galdera, eta beste asko, Markos Gimeno Autore Erotuaren blogean aurkituko dituzu. Eta galdera bitxia iruditzen bazaizu, auskalo zer pentsatuko duzun erantzuna jakitean: izan ere, Markosek bere blogean botatzen dituen galdera eta asmakizun guztien erantzunak palindromoak baitira, hots: ezkerretik eskuinera zein eskuinetik ezkerrera berdin irakurtzen diren esaldiak. Blog fresko eta engantxagarria oso: Nintendoren Brain training jokoaren antzekoa, baina euskal ukituaz. Ni neu behintzat oso frustratuta nago, ez baitut bat ere asmatzea lortu!

Eskerrak (eta zorionak) Markosi ideiagatik! A! Eta Elvis eta Buda zer diren jakin nahi izanez gero, begiratu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.