Sailkatu gabe

i-Suna

Hedabide guztiek eman dute gaur (beno, atzo), Europako Batasuneko justiziak Microsofti jarritako isunaren berri. 497,2 milioi euro ordaindu beharko ditu Microsoftek, EBk inoiz jarritako isunik handiena, “merkatu librearen legerik oinarrizkoenak ere” urratzeagatik. Auzibide guztiaren gastuen %80 ere ordaindu beharko ditu Gatesen enpresak, eta gainontzeko %20a europar zintzoon poltsikotik aterako da. prozedura 1999an hasi zela kontuan izanda ez da diru partida kaskarra izango, ez!

Microsoften ordezkariak lasai-lasai agertu dira prentsaren aurrean, txintxo aurpegia jarri eta “Europako legeria betetzeko bestelako pausurik eman behar badugu, eman egingo ditugu” esateko. Nola ez ba! Azken finean, 500, 1.000 zein 50.000 milioi euro ordainduta, egia dena, jarrera monopolistikoarekin lortu nahi zuena lortu du Microsoftek: munduko ordenagailuan %95ean dago bere sistema eragilea, era kontsumtzaileak bere menpe daude erabat. Eta horrek, Mastercard iragarkian bezalaxe, ez du preziorik.

Aspertzen zaretenerako, irakurgai bat gomendatuko dizuet: El Informe Microsoft, Wendy Goldman Rohm-ena. Han kontatzen da Gatesek zer nolako trikimailuak erabili zituen Windows eta Office standard bihurtzeko… lehiakideen gainetik pasatuz, kosta ala kosta. Bertan agertzen da zein den Gatesen enpresaren leloetako bat: “Nahiago dut barkamena eskatzea egin ez izana damutzea baino”. Horixe ba. 500 milioi euro ordain behar dituztela.

2 iruzkin

  • ibon
    ibon
    2007(e)ko irailak 18 at 16:22

    Orain dela gitxi, Open XML estandarra atzera bota diotela gehituz gero, Microsofti uda amaiera apurtxo bat garraztu egin zaiola dirudi, ezta?

    Reply
  • joxe
    2007(e)ko irailak 18 at 16:54

    …mmm bai, azken boladan maldan behera doazela ematen du, baina egia da era berean oso altu ibili direla denbora luzean… Malda luzea dute oraindik eroso jaisten segitzeko moduan.

    Nire ustez Googlek ere jaso beharko luke toketxoren bat noiz edo noiz. Baina horiek zuhurragoak izan dira, eta niri behintzat iruditzen zait auzokideak larregi ez asaldatzeko eran jardun dutela orain arte, ‘buenrrolitoa’ salduz…

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.