Atzokoan artikulu luze-luzea irten zitzaidan azken boladan Apple egiten ari den gehiegikerien inguruan, eta bi zatitan arigtaratzea erabaki nuen astunegia ez izateko. Hona, bada, bigarrena! Nire dendan saltzen duzuna, niretzat
Steve Jobsen enpresak prentsaren salbatzailetzat aurkeztu du bere burua sarritan, batez ere iPadaren etorrerarekin, eta egunkari asko ere Appleri begira daude euren etorkizun digitala nondik nora joango den erabakitzeko. iSalbazioak,