Offtopic

ZOZKATU 1: Katuak eta trepetak

Hona #zozkatu zozketaren lehen galdera :-)
ZOZKATU 1: Katuak eta trepetak 7 - teknopata.eus

Adi! Galdera honi erantzuteko epea itxita dago. Erantzun zuzena beltzez azalduta dago.

Katuez eta trepetez ari garela, ume euskaldunen artean bada katu bat oso ezaguna, gailu teknologiko harrigarri mordoa daukana.

Doraemon, noski :-)

Katu hori bizi den herrialdeko hiriburuko unibertsitatean, bertako emakume bat dabil euskara irakasle. Urtero-urtero bisita egiten du Euskal Herriko herri batera, eta bertako ahozko euskararen inguruko lan bat ere egin du.

Tokioko unibertsitatean Hiromi Yoshida dabil euskara irakasten. Azpeitia bisitatzen du oso maiz.

ETB1en bada aurkezle ezagun bat, Perez abizenekoa, herri horretan jaio baina bertan bizi ez dena. Zer urtetan jaio zen?

Xabier Perez Mendizabal, Euzkitze, aurkezle eta bertsolaria, Azpeitian jaio zen, 1966an.

Asteleheneko erantzun zuzena, beraz, 1966 zen.

2 iruzkin
  • jaio
    jaio
    2014(e)ko azaroak 24 at 22:02

    Zer urtetan jaio zen, nor, azpeitiarra ala japoniarra?

    Reply
    • joxe
      2014(e)ko azaroak 24 at 22:34

      Azpeitiarra noski, horregatik puntua ;)

      Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.