NabarmenakOfftopic

#ZOZKATU! Erantzun galderei eta irabazi katu-itsulapiko moñoñerrimoa!!!

Datorren astean, katulapiko zoragarri baten zozketan parte hartu ahal izango duzu :-)
#ZOZKATU! Erantzun galderei eta irabazi katu-itsulapiko moñoñerrimoa!!! 7 - teknopata.eus

katulapikoaAspaldi esan nizuen banuela gogoa zuek denak galde-erantzun joko batekin torturatzeko, eta iritsi da momentua: hemen da , katu-itsulapiko japoniar ezin txuloagoaren zozketa!

Parte hartu nahi? Irakurri arretaz eta joan etxeko entziklopedia guztiak astintzen!!!

Arauak

  1. Azaroaren 23tik 27ra bitartean, gauero-gauero, 23:00etan galdera-kate bat argitaratuko da hemen. Galdera guztien gaia katuak izango dira.
  2. Parte hartu nahi dutenek, haien ezizena (ahal dela, twitter erabiltzailea) eta erantzuna bidali beharko dute zozkatu@gmail.com helbidera, galdera argitaratu eta biharamuneko 23:00ak aurretik.
    1. Hortik aurrera jasotako erantzunak ez dira kontatuko.
    2. Email horren bidez jaso ez diren erantzunak ere ez dira zenbatuko.
    3. Parte hartzaile bakoitzak ezizen berbera erabili beharko du egunero.
  3. Epe barruan bidalitako erantzun zuzen bakoitzeko, parte hartzaile bakoitzak zenbaki bat lortuko du zozketarako. Aste osoko bost erantzunak zuzen ematen dituztenek, beste zenbaki bat lortuko dute.
  4. Zozketa abenduaren 4an izango da zuzenean, parte hartzaileek lortutako zenbaki guztiak kontuan hartuta.

Saria

Katulapiko zoragarri hau! Irabazleak datuak bidali ostean, etxean jasoko du postaz. Trukean, selfie bat egin eta argitaratu beharko du saria jasotzean :-)

Oharra

Zozketa hau ez da demokratikoa! Antolatzaileak arauak alda litzake hala behar edo nahi izanez gero. Parte hartzean aurreko arau guztiak onartzen dituzu, berau barne :)

Parte hartzaileen datuak zozketarako baino ez dira gordeko, eta jokoa amaitu ondoren suntsitu egingo dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.