Bazen behin internet hornitzaile bat, Frantzian lan egiten zuena. Free zuen izena eta, besteak beste, FreeBox izeneko diseinuko router aurreratua eskaintzen zien bere bezeroei.
Halako batean, hornitzaileak ideia bat izan zuen: bezeroen nabigazio esperientzia hobetzeko asmoz, routerraren firmware eguneraketa bat bidali zien. Eguneraketak, hainbat arazo konpontzeaz gain, iragarkiak automatikoki filtratzeko aukera gehitzen zuen, baita defektuz gaitu ere.
Ideiak eztabaida bizia sortu zuen sarean:
– Eskerrik asko Free! —esaten zuten batzuek—. Orain azkarrago nabigatzen dut, iragarkiek traba egin gabe!
– Zuek burutik zaudete! —besteek—. Iragarkiak kenduz gero, webgune asko bizirauteko aukerarik gabe geratuko dira!
Eztabaidaren tonua goraka zihoala ikusita, Frantziako gobernuak hartu zuen hitza.
– Blokeo hori ez da bateragarria internet asekarekin! -. Esan zuen Ekonomia Digitaleko Ministroak
Eta bukatu egin zen iragarkiak ‘holanporolan’ filtratzearen kontu hura.
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Bazen behin internet hornitzaile bat, Frantzian lan egiten zuena. Free zuen izena eta, besteak beste, FreeBox izeneko diseinuko router aurreratua eskaintzen zien bere bezeroei. Halako batean, hornitzaileak ideia bat izan zuen…..