Askotan egin dugu barre japoniarrek errobotekiko duten fijazio horrekin, baina kontuz gero… hurbilago ere baditugu errobotzale amorratuak.
Bale, euskal errobotek ez dute (oraindik) silikonazko azalik, eta ez dakit zenbat servomotore aurpegiarekin keinu kirrikagarriak egiteko, baina ez dira makalak hala ere, eta maila handiko lehiaketak irabazten dituzte. Ikusi, ikusi bestela:
euskaltube.com bideoak | Izenburua: robocampeones-10 | Erabiltzailea: alfonso
Irudiotan ikus dezakezuena Dora da, Zallako DBHko 4. mailako ikasleek Madrilgo Robocampeones lehiaketara maiatzaren amaieran aurkeztu zuten errobota. Bai eta lehiaketa irabazi ere! Egia esan, hori baino askoz ere informazio gehiago ez dut aurkitu honen inguruan, baina, enpin, beti da pozgarri errobotak (eta errobotgileak ere) hain urrun ez ditugula jakitea!
Nahi duzu ume-errobot inkietante bat? Zelako beldurra!
http://www.zappinternet.com/video/micPhaVqeB/
Terrorífico niño-robot zombie chino
Su p*ta madre!
Orain ezin izango dut lorik egin! Hau beldurra!!! o.O
Kontxo! Cylon euskaldunak ikusteko irrikitan nago!
Portzierto, bideoa ederki ikusten da nire heroan, blogan txertatuta ta guzti (flash playerra ireki gabe). Jeinua zara!
Hain jeinua ezen neuk ere ez baitakit gauza batzuk nola egiten ditudan… mwahahahahahaha!!!