Nafarroako Gobernuak ohartarazpen bat argitaratu du egunotan antzeman duen iruzur saiakera bat dela eta. Dirudienez, kanpaina bat dago abian, adineko pertsonei dirua edota etxeko giltzak ere eskatzen diena Atenzia enpresak ematen duen telelaguntza zerbitzua aktibatzeko.
Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialen Departamenduak gogorarazi du telelaguntza zerbitzua guztiz doakoa dela, eta edozein kasutan ere, zerbitzua jaso nahi duen pertsona dela lehen pausua eman behar duena, zerbitzua jasotzeko eskaria eginez oinarrizko gizarte zerbitzuetara edo osasun etxera joaz.
Azkenik, Nafarroako Gobernuaren oharrak gomendatu du telelaguntza zerbitzuaren inguruko zalantzarik izanez gero, berehala jotzeko Atenzia zerbitzuaren telefono zenbakira: 948243842
Adinekoak eta iruzurrak
Gogoratu adineko pertsonak direla iruzur kanpainen xede talde kuttunetakoa, batez ere iruzur saiakera digitalen kasuan. Inguruan adineko jendea baldin baduzu, ez dago soberan denbora eta pazientzia apur bat hartzea haiekin hitz egiteko gai hauei buruz. Erraz samarra da gehienetan amuari heltzea, batez ere tresna digitalen erabileran oso iaioak ez diren pertsonen kasuan.
Nonbaitetik hastekotan, aurrekoan idatzi nuen honek oinarri gisa balio dezake beharbada: