NabarmenakTrepetak

Erronka: mega-robot amerikarra vs japoniarra!!!

Etorkizuna hemen dago! Estatu Batuetako robot enpresa batek erronka bota die japoniarrei, euren roboten arteko borrokaldia prestatzeko!!!
Erronka: mega-robot amerikarra vs japoniarra!!! 7 - teknopata.eus
Kuratas Amazonen eros daiteke, 800.000 euro inguruan. Lagun ba eraman dezake barruan, 40 km/h abiaduraz
Kuratas Amazonen eros daiteke, 800.000 euro inguruan. Lagun ba eraman dezake barruan, 40 km/h abiaduraz

Ez dago esan beharrik: robot kontuetan, errealak zein fikziozkoak, japoniarrak dira erreferente nagusia. Japoniak tradizio handia du benetako eta fikziozko roboten garapenean, eta gutako askoren txikitako heroi mekanikoak handik datoz: Mazinger Z, Gundam ‘mechak’, Astroboy, Dotakon, Arale, Evangelion… Japoniarrek, hori bai, joera handia izan dute beti robotak eta munstro erraldoiekin duten fijazioa nahasteko, eta halakoxeak dira robot nipon asko eta asko: gerlari erraldoiak, munstro erraldoien kontra borrokatu behar direnak. Tradizio horretan oinarrituta, duela hilabete batzuk Japoniako enpresa batek KURATAS robota aurkeztu zuen, benetan erosi eta erabil daitekeen lehen robot erraldoia… tira, handia behintzat bai.

Mark II, amerikarren erantzuna. Bi lagun garraia ditzake barruan.
Mark II, amerikarren erantzuna. Bi lagun garraia ditzake barruan.

Baina mendebaldeko kultura osoa kolonizatuta duen beste potentzia, AEB alegia, nekatuta omen dago robot kontuetan bigarren platera izatearekin. Erreferentzia oso potenteak sortu baditu ere (RoboCop, Terminator, Transformers, IronMan…), argi eta garbi utzi nahi dute beraiek direla putoamoak robotak egiten. MegaBots izeneko enpresa estatubatuarrak Mark II robot erraldoia sortu du, eta erronka bota dio Kuratas diseinatu duen Suidobashi japoniarrari: urtebeteko epea eman dio Kuratas ondo atondu eta robot biak elkarren kontra borrokatzeko, japoniarrek erabakitzen duten lekuan. Hona estatubatuarrek prestatu duten bideoa:

Norgehiagokaren baldintzak irudikatzeko, hona robot bien arteko konparazio taula xume bat:

Suidobashi KuratasSHI-KR-01 MegabotMark II
Pisua 6 tona 5,5 tona
Altuera 4,6 metro 3,8 metro
Lokomozio sistema 2 beldar-kate 3 gurpil. Gehienez 10 km/h
Armak Pintura bolak jaurtitzeko kanoiakArmadura mekanizatua LOHAS (ur-koheteak jaurtitzeko sistema)Aire konprimituko metrailadorea (6.000 bala segundoko)
Pilotatze sistema 2 lagunentzako kabina (gidaria / artillaria) Lagun bakarra

Zer iruditzen? Zeinek irabaziko du zuen ustez? Ea japoniarrek erantzuten duten, eta emaitza honelakoxea den!!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.