Badakigu denok guraso izatea zelako erantzukizun handia den: ondo heziko ote dugu umea? Lortuko ote dugu handitan ganorazko pertsona izatea? Supernannyren beharra izango ote dugu halako batean? Lortuko ote du ume gaixoak behar bezalako lanpostu bat, gurasooi urrezko erretiroa ordaintzeko?
Eta, batez ere, beste horretan guztian erabateko eragina izango duen galdera… zer izen jarriko diogu ume honi? Amamarena? Jaiotze egunean jausten den santuarena? Gran Hermanoko irabazlearena?
Lasai: teknologiak horretarako ere badu konponbidea. Batura Mobile enpresak sortu duen Euskal Izenak apliari esker, orain inoiz baino errazago aukeratu ahal izango duzu zure (edo beste inoren) haurrarentzako izena. Euskaltzaindiak atzera botako ote duen beldurrik gabe, gainera, haren irizpideetan oinarrituta baitago!
Aplikazioa sinple-sinplea da, edozeinek erabiltzeko modukoa, eta hainbat aukera interesgarri eskaintzen ditu, bere hiru pantaila nagusien bidez:
- Izenen zerrenda osoa, generoaren arabera sailkatua.
- Izenen jatorriaren inguruko azalpentxoa, eta izen baliokideak gazteleraz eta frantsesez.
- Aurkitutako izen gogokoen zerrenda osatzeko aukera.
- Sailkapen moduko bat, erabiltzaileek gehien aukeratutako izenekin.
- Izena ausaz hautatzeko aukera, oso baliagarria izan daitekeena familiarteko dramak ekiditeko. (Ah! Makinak hala erabaki du!)
Zu zeu edo zure lagunen bat ugaltzeko trantzean badago, tresna apropos-aproposa, zalantzarik gabe. Eta bizitza osoa “¿Cómo que Arkaitz? ¿Ese nombre qué quiere decir?” erako galderak egiten pasatzen duen ezagun astun horrentzat ere, opari ezin ederragoa! Interesa izanez gero, %100 dohainik topatuko duzu, Android zein iOS sistemetan.
Zer iruditzen? Jubilatuko dugu Seaskaren egutegia? :-)
Ez dakizue txurunbelari zer izen ipini? Nazkatuta “pero qué quiere decir el nombre Ichíar?” galdezka bizi denarekin? http://t.co/qdQ8e7T4yS
Euskal Izenak aplia | Teknopataren txokoa http://t.co/OpvDi3Wm7b via @joxe
RT @joxe: Ez dakizue txurunbelari zer izen ipini? Nazkatuta “pero qué quiere decir el nombre Ichíar?” galdezka bizi denarekin? http://t.co…
Euskal Izenak aplia http://t.co/UiGrxF3BEd @joxe Kalimakoz, Txatxelez eta Aioroz beteko zaigu EH! Ai, ene!
RT @txargain: Euskal Izenak aplia http://t.co/UiGrxF3BEd @joxe Kalimakoz, Txatxelez eta Aioroz beteko zaigu EH! Ai, ene!
Seme-alabentzako izenak hautatzea errazagoa izango da aplikazio honi esker! :-) | http://t.co/freEU7BBuV @joxe-ren bidez
RT @Poziktibity: Seme-alabentzako izenak hautatzea errazagoa izango da aplikazio honi esker! :-) | http://t.co/freEU7BBuV @joxe-ren bidez
RT @Poziktibity: Seme-alabentzako izenak hautatzea errazagoa izango da aplikazio honi esker! :-) | http://t.co/freEU7BBuV @joxe-ren bidez
RT @Poziktibity: Seme-alabentzako izenak hautatzea errazagoa izango da aplikazio honi esker! :-) | http://t.co/freEU7BBuV @joxe-ren bidez