Listo? Ondo pentsatu duzu? Ea ba: hauxe da EL CORREOko gure laguntxoek pentsatu duten titularra. Bat, bi, eta hiru:
Ez diot nik gezurra denik. Gazteleraz jakiteak lan aukerak emango ditu Estatu Batuetan. Baina titularrak, eta erreportajearen erredakzioak orokorrean, ezkutatu egiten du Izaskunek euskaraz topatu zuela lana Estatu Batuetan. Has gaitezen hasieratik:
Kortazar, beraz, NABOren euskara koordinatzailea da, hasteko eta behin. Eta ez da euskararekin lotuta duen lehen lana:
Euskal filologoa dugu, beraz, eta euskaltegiko irakasle ere aritutakoa. Oker egon ninteke, noski, baina ez dut uste euskaltegian euskara ez den beste ezer irakatsiko zuenik… Euskarak ate batzuk gutxienez ireki dizkio beraz elkarrizketatuari. Baina egin dezagun aurrera: Estatu Batuetan egin nahi zuen lan, eta bi aukera eskaini zizkioten.
Sei hilabete, beraz, gaztelera eskolak ematen, eta gero ikastola batean irakasle. Hor ere oker egon ninteke, baina nik dakidala, ikastoletan euskaraz ematen dira eskolak, ezta? Alegia, gaztelerak bai, baina -berriz ere- euskarak ere ireki dizkiola ateak gure lagunari. Segi dezagun baina.
Estatu Batuetan egoteko baimena agortzear zuela, master bat egiten hasi zen, espainiar literaturan, bertan geratzeko aukera izateko. Gaztelera, beraz, betan geratu ahal izateko aitzakia, beste ezer baino. Masterra bukatutakoan, arazoa berriz: AEBetan geratzeko, enpresa batek ordaindu behar zion bisa. Hori gastu handia zen ikastolarentzat, eta beraz Boiseko unibertsitatera pasatu zen, gaztelera irakasle. Gaztelera beraz, segurtasun-sare gisa erabili du Izaskunek:
Propinarako, paragrafo pare bat esanez zer garrantizsua den gaztelra Estatu Batuetan, zer nolako interesa pizten duen bertakoen artean eta, batez ere Boisen, euskal diasporaren hiriburuan. Denok ikusi dugu inoiz zer nolako obsesio folklorista izaten den han Euskal Herriarekiko. EL CORREOk ere horren berri eman digu… bere erara:
Total: elkarrizketatua euskal filologoa dela, euskal diasporako hiriburura joan dela lanera,euskara irakastera, eta diasporako euskaldunen antolakundeko euskara arduraduna dela. Baina noski, euskara bigarren mailako hizkuntza denez, EL CORREOK argi uzten digu han ateak zabaldu dikziona gaztelera dela, ez dezagun pentsa euskarak etxean ibiltzeko beste ezertarako balio duenik.
Irakurleek, noski, argi baino argiago jaso dute mezua, eta, despistaturen batek moraleja ondo ulertu ez badu ere, iruzkinetan berretsi digute berehala istorio honen ondorio argia zein den: euskara “pijama-hizkuntza” da. Etxean ibili eta lotarako. Eta kitto. Beste guztirako gaztelerazko traje dotorea. (SIC).
Euskararen izenean, EL CORREOk dagokion publizitate fakturazioaren bikoitza jasotzen du euskaldunok ordaintzen ditugun zergetatik, erakunde publikoek bertan elebiz jartzen baitituzte haien iragarkiak.
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: Igande ‘pijama‘ samarra: eguraldi grisa kanpoan, zapatu gaua berandu arte luzatua… egunkariren baten bila jaisteko ere gogorik ez. Tira, horretarako dugu Flipboard, ezta? Ea zer topatzen dugun aldizkari elektronikoan! H……