Ufa, uste baino gehiago korapilatu da azkenean #sesisesi azterketa, eta asteburuan burukomin bat baino gehiago izan dut haren kontura… baina bueno, badirudi kontua egonkortu egin dela, eta dagoeneko baditugu galdetegiari erantzun dioten lehen 100 ausarten erantzunak. Zalantzatan zaudetenontzat (eta jakinminez zabiltzatenontzat ere, noski!), hona ostiraletik honako botoek zer eman duten:
Arazo teknikoak
Hasteko eta behin, larunbat arratsaldean disgustu handi bat izan nuen: jatorrizko inkesta osatuta dagoen POLLDADDY zerbitzua kexaka hasi zen erantzunak 100 baino gehiago zirelako. Erantzunak jasotzen jarraituko zuela, baina nik 100.etik aurrerakoak ikusi ahal izateko, urtebeteko 200$ kuota ordaindu behar nuela. Neure errua, egia esan, baldintzak behar bezala ez irakurtzeagatik.
Total, blogari inkestak egiteko plugin berri bat instalatu ta horra migratu behar izan dudala inkesta. Horrek esan nahi du, besteak beste, lehen 93 erantzunak eskuz eta banan-banan kopiatu behar izan ditudala taula berri batera. Baina bueno, horrela hobeto konturatu naiz eman dituzuen erantzunen aniztasunaz! :)
Kezkatzen nauen beste kontutxo bat badago hala ere: larunbat arratsaldeko 19:00etatik gauerdira bitarteko erantzunak ez daude inon jasota :(. Tarte horretan erantzun zenutenoi eskertuko nizueke berriz ere erantzutea, denbora baduzue behintzat.
Erantzunen inguruan
Erantzunak direla eta ez direla, hona gainbegiradatxo bat, hainbat aldagairen arabera multzokatuta:
Generoa
Erantzun duten gehienak gizonezkoak dira. Ez dakit oso ondo nola interpretatu… baina esango nuke argi uzten duela gai honekiko dugun ‘interesa’ :P
Adina
Adinari dagokionez ere, multzo nagusi bat nabarmentzen da, 26-39 urte bitartekoena. Erantzunen ia erdiak tarte horretako jendeak utzi du. Beste erdia bi laurdenetan banatzen da: 16-25 bitartekoak eta 40-55 bitartekoak. Multzo horietatik kanpo, erantzun kopurua anekdotikoa da:
Sexu joera
Gehiengo handi-handi bat heterosexualtzat du bere burua, baina badira beste aukera batzuk: argi ez daukatenak ia homosexualak beste dira (%7 – %8), eta badira bi joera berri: autosexuala eta ipurdi handien zalea.
Bide batez, gizaki autosexual horrek Patxi Lopez lehendakariari eman dio botua. Horrek zer esan nahi duen interpretatzea zuen esku utziko dut…
Oso ondo, bai, baina zeintzuk dira sesisesienak?
Euskaldunak ez gara ezertan ados jartzen, eta gai honetan ere ezin bestela izan: 100 erantzunetan 50 sesisesi proposamen atera dira. Bueno, 50: baten batek maddalen jarri du besterik gabe, eta ezin jakin nor den!
Hemen jarri dizuet agertu diren izen identifikagarri guztien zerrenda. Gehinek tuiter kontua dute, eta tuiter kontu horretara lotu ditut izenak. Askok bertan dute jarrita euren argazkia, hortaz erraz antzemango duzuen benetan sesisesiak iruditzen zaizkizuen ala ez. Beste gutxi batzuk ez ditut aurkitu, eta google irudi bilaketara bideratu zaituztet zuek zeuek epaitzeko :)
Zerrenda ordena alfabetikoan dago eta, momentuz, nahiago dut ez esan bakoitzak zenbat botu duen. Bi baino gehiago dituztenak, horiek bai, beltzez adierazita daude. Ala, kotilleatzera!!!
- @aitorp6
- @aolariaga
- @arantzaquiroga
- @boligorria
- @condedelamaza
- @eideralkorta
- @elenalaka
- @euskaljakintza
- @euskaltroll
- @gara_isoto
- @hey_neken
- @ibonf
- @ileturia
- @iurkullu
- @izendegi
- @jmendicute
- @jonsaez
- @josi
- @joxe
- @jozulin
- @katixagirre
- @larbelaitz
- @loretahur
- @luistxo
- @makilakixki
- @marikazetari
- @mberasategi
- @mikelpagadi
- @mitxelenaXVI
- @muxkilla
- @nahiaetaezina
- @naroaelortza
- @oaraolaza
- @oihaneperez
- @patxilopez
- @samuraitasuna
- @teketen
- @theklaneh
- @txargain
- @txominDD
- @uxo
- @xletona
- @xmadariagal
- @xuriken
- @yogurinha
- Iban Garate
- Iratxe Esnaola
- Julen (tximinia.net)
- Miren Amuriza
- Rebeca Linares
OHARRA: Eskerrik asko @samuraitasuna andereinoari datuak kudeatzeko Google Fusion ezdakitzer badagoela jakinarazteagatik! XD
zelako lana, joxe.
zorionak!
erantzunen aniztasunak, berriz, zer pentsatua ematen du: sesisesi asko daukagu eta horregatik barreiatu da botoa? ikono sexual argirik ez liderra izateko?
tximiniapeko julen @julen dela esango nuke
Itzela! Baina generoaren distribuzioaren interpretazioa serioski hartu aurretik, jakin beharko genuke twitterlari (edo) euskaldunen artean nolakoa den genero banaketa… beste burukomin bat! :)