Zutabe kritiko samarra eskaini zion atzokoan Gotzon Barandiaranek Beyoncé kantari estatubatuarrari… bueno, edo Euskal Herriko hedabideei, Beyoncek irabazi berri duen Grammy sariari emandako oihartzunagatik.
Beyonceren Aldeko Taldetik jakinarazi digutenez, pop star amerikarra oso saminduta dago jasotako kritikekin, eta prentsaurreko batean azaldu du ez duela ulertzen zertara datozen Barandiaranen kritikak, berak ekarpen asko eta asko egin baitizkio euskal kulturari. Grammy Saria Bihotz Bakartien Klubari emateko prest ere egon daitekeela ere azaldu du Beyoncek, eta opari bat ere prestatu du bere intentzio onak argi uzteko:
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Ariance | Erabiltzailea: joxe
Ze moloia geratzen den ETko kode “enbotatua” (ai! katu bat hil da…). Zure kasuan, iruditxoarekin, are hobeto. :)
Zer iruditzen zaizu kodeari informazio gehiago gehitu izana?
Ui, ui, uiiiii! Joxe X Beyonce XDDDDD
@haritz uste dut oso erabilgarria dela enbotatzeko (ai!) kode berriak gehitzen duen informazioa. Eta iruditxoarena gozada bat da, horretan mila buelta ematen dizkio Euskaltubek Youtuberi! :)
Oleeeeee Beyonceren aldakak!!!
Gora Beyonceren Aldeko Taldeaaaa!!! Goooraaaa!!
Fri-bo-li-ta-te-a na-hi du-gu!
Fri-bo-li-ta-te-a na-hi du-gu!
Fri-bo-li-ta-te-a na-hi du-gu!
ados Jozulekin! fribolitatea aidean, katamaloak aratusteetan!
Jope, Akismet madarikatua behar baino zurrunago dabil ustezko spama garbitzen. Barkatu arrikitaun & aiora!!! :)
Aitor dut, eskola zaharrekoa naiz: aldakak aldaka, fribolitatea entzuten dudanean kapitalismoa datort burura…
Gora Warhol, Alaska eta Chicago boys!
Oh, ez!
Oh!
Aldaka Fail!!!