Trepetak

Badatoz pantaila gardenak!

CES teknologia azoka egiten ari da egunotan Estatu Batuetako Las Vegas hirian eta bertan, urtero lez, teknologia berrietako ‘azken garrasia’ ikusteko aukera izaten da. Gaurkoan, esate baterako, zientzia-fizkiozkoa dirudien teknologia aurkeztu dute: ordenagailuetarako pantaila gardena!

Badatoz pantaila gardenak! 1 - teknopata.eus
AMOLED pantaila gardena portatil batean, polita... ...baina ez oso erabilgarria, ezta?

Irudian ikus daitekeen erabilera, portatilari AMOLED pantaila gardena jartzea hain zuzen ere, ikusgarria da inondik inora, baina ez du ematen oso praktikoa denik. Dena den, irudikatzen duzue teknologia hori erabili ahal izatea autoetako kristaletan, GPSa edo abiadura kristalean bertan erautsi ahal izateko, edo etxeko bainugelako ispiluan goizeko albisteak ikusi ahal izateko bizarra egiten duzun bitartean?

Enfin, ea kontua ez den prototipo hutsean geratzen…

Iruzkin 1

  • bertol
    2010(e)ko urtarrilak 8 at 09:19

    Nik ez dakit noraino izango litzatekeen onuragarria kotxeetan; seguru gidatuko luke gidariak? Ez litzateke informazio gehiegi izango? Egonen dira jada zeinbait istripu eskurik gabekoa edo GPS dela eta … honelako pantailekin zer esanik ez.
    Nik behintzat nahiago betiko moduan, baina hala ere argi dago berrikuntza badela.

    Reply
  • […] lehengo eguneko pantaila gardenen kontua? Tira ba, gaur ikusi dudan beste prototipo batekin uztartuz gero, emaitza ikusgaria izan […]

    Reply
  • […] lehengo eguneko pantaila gardenen kontua? Tira ba, gaur ikusi dudan beste prototipo batekin uztartuz gero, emaitza ikusgaria izan […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.