BlogosferaKomunikazioa

Blogariak Amaraunean, 2009/06/07

Star Trek-eko Spock <i>Tricorder</i> batekin. Tresna futurista horri koloreak ateratzen dizkio gaur egungo edozein telefonok!
Star Trek-eko Spock Tricorder batekin. Tresna futurista horri koloreak ateratzen dizkio gaur egungo edozein telefonok!

Joan den asteko grabazioak kale egin zidan, baina oraingoan txintxo-txintxo portatu da nire PowerMac G4 (nahikoa egiten du gaixoak, 2001. urtekoa izateko!), eta hemen duzue Euskadi Irratiko Amarauna saioko blogarion solasaldia. Aste honetan, BATTERY LOW kartel gorria piztuta gabiltzan Benito, Josi eta hiruron txanda izan da. Eta tira, ahal izan dugun moduan defendatu gara!

Komentatu ditugun gaien artean, honako hauek:

  • Joan den asteko Ibilaldiaren errepasutxoa. Josik bideo piloa igo du sarera. Galdakaon aurkeztu duen Galdutako Udaberriaren inguruan ere mintzatu gara apur bat.
  • Aurreko horren harira, Euskal Eskola Publikoaren jaia eta atzo Gasteizen izan zen Mintza Eguna ere izan ditugu aipagai.
  • Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak ere izan ditugu aipagai. Maite Goñik artikulu interesgarri bat ere iradoki digu twitter bidez.
  • Rahaf Harfoushek Donostian egindako hitzaldiaz ere aritu gara. Josik Obamaren komunikazio dohainak goraipatu ditu, armiarmatxoek gezurrezkoak direla esan dioten arren.
  • Microsoftek aurkeztu duen Project Natal delakoa ere komentatu dugu. Eta hor Josik esan die armiarmatxoei ez larregi fidatzeko :)

Eta tira, David Carradineren eta Berlusconiren inguruko aipamen atropellatu pare batekin, amaitu egin da tartea. Loturak-eta Amaraunaren FaceBookeko orrian aurkituko dituzue.

Eta esandakoak, berriz, ba hemen azpian dituzue, baita Euskadi Irratiaren webgunean edo iTunes zein RSS bidez.

Play

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.