BlogosferaTeknopatometroa

Teknopatometroa: oso produktiboak gara

Teknopatometroa 4: internet laneanEuskal internauton ugazabek pozik egon behar dute gurekin! (Je, egun ederra hori esateko!) Izan ere, hamar teknopatatik bederatzik internet erabiltzen dugu lanean. Laneko kontuetarako, noski, baina baita etxekoetarako ere. Horrek esan nahi du, lehengoan aipatu genuen ikerketaren arabera, oso jende produktiboa garela.

Horixe da lehengoan tekopatometroaren barruan bota nizuen galderaren emaitza nagusia: 47 lagunek erantzun diozue galderari, eta guztira 42k esan duzue lanerako zein etxerako erabiltzen duzuela laneko konexioa. Beste lauk (hamar lagunetik batek, ia-ia), serio-serio esan duzue laneko konexioa lanerako soilik erabiltzen duzuela. Eta bada despistatu inproduktibo bat ere, laneko konexia batez ere etxeko kontuetarako erabiltzen duena.

Azkenik, esanguratsua den beste datu bat ere badago: 47 lagun horietatik, ez dago bat ere internet lanean erabiltzen ez duenik. Igeltsero gutxi dugu irakurleen artean!

2 iruzkin

  • izozkidigitala
    2009(e)ko maiatzak 1 at 23:11

    Berandu heldu naiz inkestara :( Nire kasuan: “Bai, lanerako eta etxeko kontuetarako” :)

    Reply
    • joxe
      2009(e)ko maiatzak 2 at 07:19

      @izozkidigitala: beno, ikusten dudanez, berandu iritsi bazara ere, zure erantzunak ez luke inkestaren emaitza aldatuko. Zeu ere produktiboa zara! ;)

      A! Zorte on blogarekin. Ongi etorri blogosferara!

      Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.