Blogosfera

zortzi@2008, egingo al dugu?

zortzi@2008, egingo al dugu? 1 - teknopata.eusEgia esan, apur bat oso alfertuta nabil azken boladan, eta, bolumen faltaren aitzakian, pentsatuta neukan datorren urterako uztea iazko zazpi@2007ren bigarren edizioa. Baina tira, publikoak hala eskatzen duenez eta, azken finean horrenbesteko lana ez denez…

Aukeratuko ditugu euskal blogosferako 2008ko zortzi gertaerarik, berrikuntzarik edo ekarpenik onenak? Iazko moduan, bi faseta egin dezakegu:

  1. Urtea amaitu bitartean, nahibeste hautagai proposa daitezke wikiaren bidez.
  2. 2009ko urtarrila hautagaien artean bozkatzeko erabiliko dugu.
  3. Otsailaren hasieran, 2008ko zortzi onenen zerrenda zabalduko dugu.

Parte hartu nahi? Hale ba, hasi proposamenak egiten!!! Hori bai, kontuan izan 2008ko proposamen berriak izan behar dutela eta beraz, iazkoek ez dutela balio, eh?

5 iruzkin

  • zabaldu.com
    2008(e)ko abenduak 9 at 23:38

    zortzi@2008 martxan…

    Martxan da aurtengoan ere zortzi@2008 ekimena, 2008an euskal blogosferan izandako gertaera, berrikuntza edo ekarpenik aipagarrienak aukeratzeko Joxe Teknopatak sortutakoa. Zazpi@2007 arrakastatsu eta gogoangarriaren ondoren, gizartearen eskaerari erant…

    Reply
  • euskalseo
    2008(e)ko abenduak 10 at 15:44

    Banekien interneten euskaraz dauden gauza berri eta interesgarriak aurkituko nituela ekintza honen bidez. Eskerrik asko, Teknopata!

    Gaurdanik “Facebook euskaratua” darabilt!

    Reply
  • joxe
    2008(e)ko abenduak 10 at 16:35

    Ez niri eman, ekarpenak egiten ari direnei baizik ;)

    Reply
  • Asier Lozano
    Asier Lozano
    2008(e)ko abenduak 10 at 21:07

    Beno, biei…zuri eta ekarpenak egiten ari direnei (Eta Sareblog jarri duenarentzat :P)

    Eskerrik asko!

    Reply
  • Sareblog candidato a los zortzi@2008: Lo mejor de la blogosfera vasca | Asier Lozano
    2008(e)ko abenduak 13 at 15:55

    […] Rojas de Teknopata ha vuelto a lanzar por segundo año consecutivo la iniciativa zortzi@2008 (el año pasado zazpi@2007) donde se pretende seleccionar las 8 mejores aportaciones del año […]

    Reply
  • Wargames 2: The dead code | Gutenberg Galaxia
    2008(e)ko abenduak 16 at 20:50

    […] Askoz ere gauza “garrantzitsuago”ak baditut idazteke blogean baina, Teknopata bezala, azken aldian apur bat ez, oso alpertuta nabilenez, bloga elikatzeko aukera paregabea iruditu zait. […]

    Reply
  • haritz
    2008(e)ko abenduak 16 at 21:59

    Iepa Joxe. Zorionak beste behin ere ekimen honengatik!
    Ea aste honetan (behingoz osatzen banaiz) Graffitin dugun aipagai Zortzi@2008 sariketa.

    Norbaitek Euskaltube jarri du hautagaien artean. Ez ei da ohartu ezin duela parte hartu iaz 3. saria eskuratu zuelako.

    Bestalde, eskerrik asko Amarauna saioari buruzko sarreran eman dizkidazun animoengatik. 28an bazkaitara bai ezta?

    Laster arte!

    Reply
  • Joxe
    2008(e)ko abenduak 16 at 22:04

    Jeje, badirudi Euskaltuberen fanboy (edo fangirl) koadrilla osatzen ari dela! ;)

    Nafarrek bitartean sustorik ematen ez badidate behintza, ikusiko gara 28an, bai :)

    Zainduu

    Joxe

    Reply
  • tontokaletik :: zortzi@2008 : : December : : 2008
    2008(e)ko abenduak 17 at 20:37

    […] da jada zortzi@2008 ekimena, euskal blogosferan izandako gertaera, berrikuntza edo ekarpenik aipagarrienak aukeratzeko. […]

    Reply
  • Gutenberg Galaxia
    2008(e)ko abenduak 25 at 01:54

    […] Askoz ere gauza “garrantzitsuago”ak baditut idazteke blogean baina, Teknopata bezala, azken aldian apur bat ez, oso alpertuta nabilenez, bloga elikatzeko aukera paregabea iruditu zait. […]

    Reply
  • Sareblog candidato a los zortzi@2008 | Borja Bonilla
    2009(e)ko urtarrilak 2 at 11:23

    […] se ha abierto el plazo de votación para seleccionar los 8 ganadores de los sortzi@2008, una iniciativa que, por segundo año consecutivo (el año pasado fueron los zazpi@2007), ha vuelto […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.